Prentsa-oharrak

Ataria » Prentsa-aretoa » Prentsa-oharrak

Atal honetan, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak orain arte argitaratutako prentsa-oharrak komunikabideen eta nahi duten erakunde guztien eskura jarri nahi ditu.

SMEren PRENTSA-OHARRAK

Lehen Mailako Arretaren egoera jasanezina da

Ira 18, 20203 min irakurtzeko
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, langile asko bildu dira osasun zentroetan berehalako konponbideak eskatzeko. Datorren ostiralean, hilak 25, Osakidetzako ospitaleen eta Osasun Mentaleko Sarearen txanda izango da.

SMEk determinazioa eskatu dio Osasun sailburu berriari euskal osasunaren etengabeko gainbeherari buelta emateko

Ira 8, 20204 min irakurtzeko
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak Gotzone Sagardui Osasun Sailburu berriari eskatu dio azken hamarkadako murrizketak berreskuratzeko eta, hala, euskal osasun-sistemaren etengabeko narriadura geldiarazteko. Horren ondorioz, osasun-langileek ez dute konfiantzarik zuzendariengan, asistentziaren kalitatea galdu dute eta herritarrak ez daude gustura.

Osakidetzako sindikatu guztiek kontzentrazioak deitu dituzte ospitaleetan eta osasun-zentroetan

Eka 26, 20204 min irakurtzeko
Osakidetzako sindikatu guztiak koordinatu dira osasun-langileei eta, oro har, gizarteari dei egiteko, datorren ostiralean, ekainak 26, 11:00etan Basurtu, Txagorritxu eta Donostiako ospitaleetan eta Euskal Osasun Zerbitzuaren sareko osasun-zentro guztietan antolatu dituzten kontzentrazioetan parte hartzeko.

Osakidetzak BAME langileak baliatzen ditu

Mai 26, 20203 min irakurtzeko
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak erabateko gaitzespena adierazi dio Osakidetzako Zuzendaritzari BAME langileei eskaini nahi dizkien lan-baldintzengatik. Langile horiek prestakuntza aldia amaitu berria dute, eta, beraz, Euskal Osasun Zerbitzuarekin duten harremana.

SATSEk eta SMEk eskatu dute osasun-profesionalekin batera eraikitzeko “normaltasun berria”

Mai 4, 20202 min irakurtzeko
Euskadiko Erizaintza Sindikatuak eta Euskadiko Sendagileen Sindikatuak lehendakariari, Osasun sailburuari eta euskal alderdi politikoetako arduradunei eskatu diete Euskadin gizartea eta ekonomia berreraikitzeko itunak sinatzeko. Bilbon, 2020ko maiatzaren 4an. “Horretarako, beharrezkoa da osasun-profesionalek parte hartzea, Osakidetzan arreta hobetzeko jarduerak eta neurriak partekatu nahi baitituzte”, aldarrikatu dute. SATSE eta SMEko arduradun autonomikoak eskutitzez zuzendu zaizkie arduradun politikoei, … Gehiago irakurri

SMEk uko egin die Osasun Ministerioaren neurri berriei, eta osasun-langileen osasuna bermatzeko eskatu du

Api 6, 20203 min irakurtzeko
Sindikatuak Ministerioaren Osasun Departamentuari eskatu dio bere lanpostuetara ez itzultzeko diagnostiko susmagarria edo egiaztatu gabea duten medikuak, aldez aurretik emaitza negatiboko probarik egin gabe

KORONABIRUSA: SMEk Osakidetzari eskatzen dio kontuan har ditzala arriskuko langileak eta egin diezaiela probak arnas infekzio akutuaren sintomak dituzten osasun langile guztiei

Mar 6, 20202 min irakurtzeko
SMEk joan den martxoaren 2ko komunikatuaren bitartez adierazi zituen bere kezkak. Gure mezu nagusiak izan ziren Osasun Sailaren jarraibideekin lankidetzan aritzea eta erakundeak eskaintzen dituen prestakuntzetan parte hartzea

Euskadiko Sendagileen Sindikatua urtarrilaren 30eko greba orokorraren aurrean

Mar 2, 20202 min irakurtzeko
SMEk ez du deialdia sinatu, baina afiliatua gonbidatzen du egokien iruditzen zaion moduan jokatzera.

SME koronabirusaren arazoaren aurrean (Covid-19)

Mar 2, 20202 min irakurtzeko
Covid-19 koronabirusa osasun publikoarentzat arazoa da, eta mundu osoan alarma soziala eragin du

Osasun Sailaren iruzurra: SMEk uste du “Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategia” adabakia dela, eta ez duela ezer konponduko Osakidetzan epe laburrean

Ots 22, 20193 min irakurtzeko
SMEk uste du Jon Darpon Osasun sailburuak asteazkenean aurkeztutako “Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategiak” ez dituela konponduko egiturazko arazoak epe laburrean, eta Osakidetzako arduradunei eskatzen die ausartak izan daitezela eta ez dezatela partxe gehiago jarri

Harpidetu gure buletinera

Zure lanbideari buruzko informazio eguneratua bidaliko dizugu.