Prentsa-oharrak
Euskadiko Sendagileen Sindikatua Mahai Sektorialetik altxatu da, Osakidetzaren begirune falta dela eta
Karrera Profesionalaren gaia zen sindikatuak Mahai Sektorialera erakartzeko “gozokitxoa”, Osakidetzari benetan axola zaionari heldu ahal izateko: Bizkaiko Bihotz-Kirurgiako Proiektua abian jartzea
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME) 2022.05.18ko Mahai Sektorialetik altxatzea erabaki du, gainerako sindikatuekin batera, Osakidetzaren begirune faltagatik. Osakidetzak gai-zerrendan puntu bat sartu du sindikatu guztiak Mahaira erakartzeko asmoz, inolako informaziorik ez emateko.
Puntu hori karrera profesionalari buruzkoa da. Gai hori jorratzeko ezohiko deialdia izan den arren, SMEk salatu du ez digutela inolako informaziorik eman, lehendik bagenekien zerbait izan ezik. Jaurlaritzaren Kontseiluak 22/05/10ean karrera profesionala ordaintzea onartu zuen, hau da, “etxea erosteko kreditua eman digute, baina oraindik eskrituren zain gauzka”.
SMEk deialdiaren data zehatzari buruz egin du galde, baina Giza Baliabideen Zuzendaritzak ez du ezer esan horri buruz. Aipatu duen gauza bakarra da ordainketa 2022a amaitu baino lehen egitea aurreikusten dutela. Informazio hori aldez aurretik bagenekien, aldebiko bilera batean helarazi baitziguten.
Gauzak horrela, karrera profesionalaren puntua sindikatuak mahai sektorialera erakartzeko “gozokitxoa” izan dela uste dugu, eta guztiok han garela baliatuz Osakidetzari benetan axola zaionari heldu ahal izateko: Bizkaiko Bihotz-Kirurgiako Proiektua abian jartzea.
Kezko gortina
Antza denez, Basurtu Ospitaleko Enpresa Batzordeak eta Bizkaiko Espezializatuen Batzordeak 2022ko maiatzaren 20an, ostiralez, bilera egingo dute (modu estraofizialean jakin dugu). Eta argi eta garbi ikusi dugu hori zela Giza Baliabideetako zuzendariaren interes nagusia; izan ere behin eta berriz saiatu da bigarren gaiari heltzen, lehenengoa, karrera profesionalarena, itxi gabe. Agerian geratu da gure ustez, mahai sektoriala ke-kortina bat besterik ez zela.
Kanpo-auditoretza
Basurtuko Ospitaleko medikuekin hainbat bilera egin ondoren, Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren asmoa zen Osakidetzari kanpo-auditoria bat eskatzea, datu objektibo, zientifiko eta ekonomikoekin proiektu horren beharra eta bideragarritasuna erakusteko. Auditoria bat, proiektu hori Basurtuko Ospitalea desegitea eta eskualdeko bihurtzea helburu duen antolaketa-estrategia ez dela bermatzeko, profesional askoren beldurra baita hori.
Osakidetzak, sindikatuen onespenarekin edo gabe, proiektu hau martxan jarri nahi zuen, Mahai Sektorialetik pasatu zuela argudiatuta. Izan ere, Administrazioarentzat, «Pasatzea», «Tratatzea» eta «negoziatzea» gauza bera baitira. Euskadiko Sendagileen Sindikatuarentzat baina ez dira gauza bera. Horregatik, Osakidetzari aukerarik ez emateko, jokoa ez jarraitzea erabaki dugu, eta Mahai Sektorialetik altxatu egin gara, gainerako gizarte-eragileekin batera.