Prentsa-oharrak

Ataria » Familia medikuen eta Epidemiologoen profesionaltasuna balioestea eskatzen dugu

Familia medikuen eta Epidemiologoen profesionaltasuna balioestea eskatzen dugu

Euskadiko Sendagileen Sindikatuan ez ditugu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak egindako zorigaiztoko adierazpenak aintzat hartzen

Familia medikuak eta Epidemiologoak, batez ere, profesional handiak dira. Azken urteko lan nekagarriari esker, milaka bizitza salbatu dituzte, nahiz eta osasun-langile asko Covid-19aren ondorioz hil diren. Hori dela eta, Euskadiko Sendagileen Sindikatuan harrituta geratu gara Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoko presidentearen adierazpenak entzutean, tabernak eta jatetxeak berriro irekitzea ahalbidetzeko orduan.

Izan ere, sinestezina egiten zaigu, eta ulertezina aldi berean EAEko Justizia Auzitegi Nagusia bezalako organo publiko bat ordezkatzen duen norbaitek halako arinkeriaz gutxiestea gure lankideak, “Ikastaro bat egin duten familiako medikuak” direla ziurtatuta. Ordezkatzen duen erakundea ere iraintzen du.

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak gogorarazi nahi du, familia-mediku edo Epidemiologo gisa jardun ahal izateko, ikasketa, prestakuntza eta lan gogorreko urte asko behar direla. Funtsezko ikaskuntza-aldi horri esker, batetik, familiako medikuek herritarren osasunarazoen %90 artatzen dituzte, eta, bestetik, Epidemiologoek osasun bio-psiko-soziala lantzen dute, Euskal Autonomia Erkidegoko osasuna prebenitzeko, diagnostikatzeko, tratatzeko eta zaintzeko.

Horregatik guztiagatik, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eskatzen du osasun-arloko profesionalak merezi bezala errespetatuak izan daitezela. Guztiontzako etorkizun hobe baten itxaropena baikara.