Prentsa-oharrak

Ataria » Lehen Mailako Arretaren egoera, Osakidetzaren kudeaketa eta plangintza txarraren errua

Lehen Mailako Arretaren egoera, Osakidetzaren kudeaketa eta plangintza txarraren errua


Sailburuak gaur, hilak 8, asteazkena, eta Osakidetzako zuzendari nagusiak eta Lehen Mailako Arretako zuzendariordeak herenegun, hilak 6, egindako adierazpenak irakurri ondoren, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta ordezkatzen dugun fakultatiboen kolektiboak gure sumindurarik sakonena adierazi nahi dugu

Pertsonal fakultatiboaren lan eskerga aitortu eta medikuen kolektiboa bultzatu beharrean, erabat harrituta ikusten dugu gure agintariek desprestigio-kanpaina ankerra lotsagabeki bultzatzen ari direla gure paziente izan daitezkeen herritarren aurrean. 8:00etatik 15:00etara jarduteagatik 3000 euro eskaintzen ari direla, BAMEek prestakuntza amaitu eta hilabete sabatikoak hartzen dituztela edo GKE batera joaten direla… hitz gutxitan, esan nahi digute, dirutza ordaindu arren, lan egin nahi ez duten hippyak direla… Guk diogu bakoitzak bere kezka pertsonalak eta bere ibilbide profesionala noiz eta nola hasi nahi duen erabakitzeko eskubidea duela, eta hori, mundu guztiak errespetatu beharko lukeen zerbait dela.

Euskadiko biztanleen batez besteko soldata gordina 2278 euro/hileko ingurukoa da. Gauzak horrela, bere bizitzako 10 urte bere lanbidea ahalik eta ondoen egiteko prestatzen eta trebatzen eman dituen eta bere erantzukizun nagusia biztanleriaren osasuna eta bizitza zaintzea duen pertsona batentzat 700 euroko aldea ez dirudi astakeria bat.

Baldintza ezin zailagoak

Pazientearen hasierako arretako zerbitzuetan, batez ere Lehen Mailako Arretan, lanaren kalitatea oso txarra da. Zentro gehienetan, sistematikoki, bi edo hiru mediku baino gutxiago daude. Hau da, plaza batzuk erretiroa hartu dutenenak dira, beste batzuk bajan daudenenak edo beste arrazoi batzuengatik hutsik daudenak, eta ez dira betetzen. Zer eragin du horrek gainerako sendagileengan? Bada, errazki antzeman daitekeen bezala, sendagile askok lan bikoitza egitera beharturik daude pazienteak artatu ahal izateko, presio handiaren pean eta batzuetan garrantzi handiko eta ondorio larriko akats medikoak egiteko arriskua hartuta. Horrek guztiak familia-bizitza bateratzea utopia bihurtzen du.

Horri gehitzen badiogu Europako herrialde gehienetan medikuen soldata gordina urteko 120.000 eurotik gorakoa dela, Osakidetzaren eskaintza erakargarria, a priori, jada ez da pagotxa bat. Horren erakusgarri da azken 10 urteetan erkidego guztietako 20.000 mediku inguruk Europara ihes egin izana. Estatu espainiarrean denbora eta dirua inbertitzen da BAME prestakuntzan, eta gero talentu hori Europako gainerako herrialdeek eramaten dute. Hau da, hemen inbertitzen dugu produktuan, baina etekinak Europak eramaten ditu. A ze negozioa!

Aurreikuspena txarrak

Eta arazoak okerrera egingo du. 5 urteko epean 500 mediku inguru erretiratuko baitira Lehen Mailako Arretan. Eta Osakidetza beste aldera begira egon denez, ezingo du bermatu profesionalen belaunaldi-erreleboa.

Suposatzen denez, Osakidetzako erantzukizuneko kargudunen soldata haien kudeaketa-lanean oinarritzen da, eta ematen du, dagoeneko “amore eman” dutela; izan ere, hedabideetan esan duten bezala euskaldunek lekualdatu egin beharko dute arreta jasotzeko”, edota “erizaintzak gero eta zeregin protagonistagoa izango du prozesu arinak ebazteko eta, nolabait, fakultatiboen murrizketa konpentsatzeko”.

Bere lana egin eta Lehen Mailako Arretan eta Osasunean gehiago eta hobeto inbertitzeko modua bilatu beharrean, Osakidetzaren asmoa da erizainen kolektiboak, osasuna eta pazientearen zaintza sustatzeko funtsezkoa denak, bere gain har dezala ez dagokion erantzukizuna. Pazienteen diagnostikoa eta tratamendua medikuen eskumena baino ez da.

Osakidetzak ez badu bere burua gai ikusten osasun-sistemaren eragilea den egoera larria errotik eta epe labur eta ertainera konpontzeko, indartu egin beharko ditu pazienteei hasierako eta etengabeko arreta emateko puntuak, hala nola EAGak eta ospitaleetako larrialdiak; izan ere, mediku gehiago daude (baita beste autonomia-erkidego batzuetakoak ere) esparru horietan lan egiteko prest. Gaur egungo egoeran, lehen mailako arretari babesa emateko eta biztanleriaren osasun-estaldura bermatzeko modu bakarra dirudi.

Horregatik guztiagatik, SMEtik, Osakidetzari exijitzen diogu alde batera utz dezala bere jarrera nagia, ahalegindu dadila benetan irtenbideak bilatzen, ezertara ez daramaten neurri aringarriak aplikatu beharrean, horrela bermatu ahal izateko euskal herritarrek merezi duten kalitatezko Lehen Mailako Arreta eta osasun publikoko sistema bat.