Prentsa-oharrak

Ataria » Mahai Sektoriala: EAG eta Emergentzietarako autokontzertazioa negoziatzeko itxurakeria

Mahai Sektoriala: EAG eta Emergentzietarako autokontzertazioa negoziatzeko itxurakeria

Gaur, 24/06/10ean, SMEkok Mahai Sektorial berri batera joan gara, “ustez” EAG eta Emergentzietarako Autokontzertazioa negoziatzeko

 “Ustez”, Sendagileen Sindikatuak egindako alegazio bakar bat ere jaso ez duen negoziazio-proposamena ez delako benetako negoziazioa, “epaia betearazteko proposamena” baizik.

Idatziz eta ahoz Osakidetzari helarazi dizkiogun alegazioak gure azken bilera telematikoan EAGko eta Emergentzietako medikuekin adostu genituenak dira.

Osakidetzaren dokumentuak:

  • Ez du inolako ordainsari-hobekuntzarik planteatu medikuentzat, horiek baitira, berez, Osakidetzan faltan daudenak.
  • Ez du kontuan hartzen fakultatiboaren benetako orduaren balioa, eta ez du aintzat hartzen gure kolektiboaren prestakuntza zabala eta erantzukizun berezia herritarrei kalitatezko arreta bermatzeko.
  • Ez ditu zenbatekoak eguneratuko, eta ez du adierazten urteko ordainsari-igoerak egingo direnik.
  • Ez ditu beste ordainsari-aukera batzuk baloratzen, hala nola ospitaleko larrialdietako medikuek dituztenak, txanda osoak eginez egungo eskaintza zertxobait hobetuko luketenak.

Osakidetzak ezartzen du medikuen eta erizainen orduen arteko aldea 10 euro/ordukoa izango dela eguneko ordutegian eta 5 euro/ordukoa gaueko ordutegian EAGn eta Emergentzietan. Beraz, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak ezin du onartu gure kolektiboa erabat desmotibatzen duen proposamen bat; izan ere, badirudi Osakidetzak parekatu egiten dituela pazienteen diagnostikoak eta tratamenduak dakarren erantzukizuna eta beste funtzio batzuk, besteak beste, agindu medikoak betearaztea.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.