Prentsa-oharrak
Osakidetzak ez ditu aintzat hartzen Etengabeko Arretako Guneak (EAG), eta murriztu egiten du herritarrei zor dien arretaren kalitatea
EAGen arazoa dela eta, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak honako hau adierazi nahi du:
Osakidetzak behin eta berriro esaten digu arazorik osasun arloan daukagun arazorik handiena mediku falta dela (batez ere Lehen Mailako Arretan) eta, neurri batean, hori egia da. Horregatik, ulertezina da Administrazioak defizit hori arintzeko neurririk ez jartzea martxan, EAGetan aspalditik gertatzen ari den bezala.
Horren guztiaren erakusgarri dira Etengabeko Atentzioko Gune horietako profesionalek azken hilabeteetan Euskadiko Sendagileen Sindikatuari (SME) helarazi dizkioten hainbat gorabehera; besteak beste: ohiko eta beharrezko diren medikuen erdia baino ez egotea bertan, EAG batetik beste batera errefortzuko profesionalak mobilizatzea, EAG bateko sendagileei fakultatiborik ez duen beste EAG bateko larrialdiei telefono bidez erantzutera behartzea, edo, are larriagoa dena, erizaintzako langileak jarri, langile fakultatiboak ordezkatzen. Azken horri dagokionez, nabarmendu behar da erizaintza funtsezkoa dela osasunaren prebentzioan eta sustapenean, baina, merezi duen errespetu guztiarekin, ezin ditu eta ez ditu ordezkatu behar mediku baten funtzioak.
Osakidetzak esan digu bere aldetik ahal duen guztia jartzen duela kalitatezko arreta bermatzeko. Baina, egunerokoan ikusten duguna ikusita, SMErentzat, hori ez da egia. Hala balitz, Administrazioak ez lituzke baliabideak murriztuko, eta ahaleginak egingo lituzke EAGetan behar diren sendagile profesional guztiak izateko irtenbideak bilatzen, jarduera horiek bazter utzita. Hala ere, jarraitzen du onartzen eta sustatzen halako arreta, egokia ez dela eta euskal herritarrek merezi dutenetik oso urrun dagoela jakinda.