Prentsa-oharrak

Ataria » SME gaur goizeko mahai sektorialetik altxatu egin da

SME gaur goizeko mahai sektorialetik altxatu egin da

Ez da baliozko mahai sektoriala, langile guztiak ez daudelako ordezkatuta

Osakidetzako Zuzendaritzari bere jarrera alda dezan eskatu diogu, elkarrizketarik gabe ez baitago aurrera egiterik

Bilbon, 2022ko martxoaren 9an. — Euskadiko Sendagileen Sindikatua, negoziatzeko jarrera erakutsiz, Osakidetzako Zuzendaritzak gaur, 2022ko martxoaren 9an deitutako Mahai Sektorialean izan da.
Hauek ziren landu beharreko gaiak:

  • 2018-2019 LEP (deialdiaren 2. fasea).
  • Garapen profesionala
  • Baimenak
  • Behin-behinekotasuna

Hala ere, beste sindikatuetako inor ez zegoela ikusita eta gainerako gizarte-eragileekiko errespetuan eta ezaugarri dugun elkartasun-printzipioan oinarrituta, mahaitik altxatzea erabaki dugu. Uste dugu ez dela baliozkoa, Osakidetzako kategoria guztiak ez baitaude ordezkatuta.

Horri dagokionez, oso deigarria egiten zaigu Osakidetzak prentsa-ohar bat argitaratzea, non ziurtatzen duen Mahai Sektoriala egin egin dela. Gainera ohar horretan eguneko puntuetako bat baino ez du aipatzen: lan-eskaintza publikoa, langileentzat garrantzia berdintsukoak edo handiagokoak diren beste puntu batzuk tintontzian utziz: garapen profesionala, baimenak eta behin-behinekotasuna.

SMEk Osakidetzako Zuzendaritzari eskatzen dio bere jarrera berriro aztertu eta bidera dezala, benetako elkarrizketarik eta negoziaziorik gabe ez baitago aurrera egiterik.