Prentsa-oharrak

Ataria » SME koronabirusaren arazoaren aurrean (Covid-19)

SME koronabirusaren arazoaren aurrean (Covid-19)

Covid-19 koronabirusa osasun publikoarentzat arazoa da, eta mundu osoan alarma soziala eragin du

Gizakiarentzat birus berria denez eta alderdi asko ezagutzen ez direnez, logikotzat hartzen dira osasun-arduradunek hartutako neurriak. Hala ere, inpaktu soziala eta mediatikoa birusa bera baino zailagoa da kontrolatzen.

Nahiz eta datu patogenikoak —orain arte— ez diren bereziki kezkagarriak, ez Osakidetza ez sendagileak ez gara ez ziurgabetasun horretatik ez gure inguruko alarma sozialetik at bizi, eta, beraz, gure lan-baldintzetan eragina izan dezake.

Covid-19 koronabirusaren aurrean lehen lerroan dagoen profesional-taldea osasun-arlokoa da, batez ere sendagilea, eta, bereziki, LMA, EAG, Emergentziak eta Ospitaleko Larrialdiak, horiekin baitu lehenengo harremana osasun-sistemara joatean.

Egungo egoerarekiko dugun erantzukizunak eta konpromisoak ez dute gure eskubideak murrizteko arrazoi izan behar. Horregatik, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak puntu hauek azpimarratu nahi ditu:

  • 1. Osasun Sailak ematen dizkigun jarraibideei eta protokoloei jarraitzea, bai pazienteak artatzeko, bai norbera babesteko.
  • 2. Neurri egoki guztiak eskatzea, bai pazienteak diagnostikatu eta tratatzeko, bai lanpostuetako kudeaketa neurriak eta babes pertsonalerako neurriak ere, arlo horietako bakoitzerako prestakuntza oso eta egokiarekin.
  • 3. Erakundeak eskaintzen digun prestakuntzan parte hartzea, bai on line, bai aurrez aurre. Lanalditik kanpoko presentziala (ohikoa EAG, Emergentziak eta Ospitaleko Larrialdiak sailetan) ordu eta erdiko ordu gisa kontatu behar da.
  • 4. Edozein susmo izanez gero, etxean geratu eta 900 20 30 50 doako telefonora deitu.
  • 5. Ukipen-susmoak eragindako isolamendu-denbora gaixotasun arruntagatiko laneko bajatzat hartzen da, eta kontsulta telefonikoaren bidez kudeatzen da. Diagnostikoa berretsiz gero, Lan Osasuneko zerbitzuekin harremanetan jarri behar da, bai dagozkien neurriak har ditzaten, bai koadroaren lan-jatorria baloratzeko.
  • 6. Gai honetan ditugun gizarte-erreferenteak garenez, eta erantzukizun erantsiko ariketa batean, benetako osasun-informazioa transmititu behar dugu, ezerk ez bezala, guztiok kaltetzen gaituen gizarte-alarma soilik elikatzen baitute.
  • 7. Kaltetutako osasun-lagunak berehala berrezartzea.