Laneko osasuna
Bilera Mutualiarekin, COVID-19ak eragindako gaixoa lan-istripu deklaratzeak dakarrena argitzeko
Joan den uztailaren 28an bilera egin genuen Mutualiako zuzendaritzarekin. COVID-19ak eragindako gaixoa lan istripu deklaratzeak dakarren ondorioei buruzko argibideak emateko eskatu genuen
Hemen jaso ditugu egindako galdera nagusiak eta lortutako erantzunak:
SME: Mutualiak onartzen al du Osakidetzak proposatutako lan-istripuaren adierazpen kolektiboa?
Mutualia: Ez, lan-kontingentzia ikertzeko eta onartzeko edo baztertzeko prozedura aplikatuko du, eta Osakidetzak 2020ko ekainaren 21ean emandako 2.400 kasu ingururen zerrenda aztertuko du, kasuz kasu.
SME: Zein izango da COVID-19 bidezko lan-istripua ikertzeko prozedura?
Mutualia: Lan istripuak tramitatu eta ikertzeko ohiko prozedura aplikatuko dugu, kasuz kasu aztertuz eta kasu bakoitzean lan istripuaren partearen adierazpen formal eta indibiduala zehaztuz. Ez da atxikipen izaera kolektiborik izanen, banakakoa baizik. Ez dute salbuespenezko prozedurarik aplikatuko, baizik eta Osakidetzari honako informazio hau eskatuko diogu kasuaren azterketa osatzeko:
- Osakidetzaren txosten klinikoa
- SARS CoV-2 bidez kutsadura baieztatzea, egiaztagiri baten bidez
- Langileak Osasun Zentro, Zerbitzu eta Establezimenduen Erregistro Orokorrean (REGCESS) aitortutako osasun-zentro batean lan egiten duela egiaztatzen duen agiria.
- Laneko Arriskuen Prebentziorako eta Lan Osasunerako Zerbitzuaren banakako txostena, kutsatzea osasun-langile edo gizarte-osasun langile gisa jardutearen ondorioz gertatu dela egiaztatzen duena.
- Kutsatze-data zehatza edo gutxi gorabeherakoa, baieztapen zehatza ezinezkoa bada.
- Langilearen lanpostuaren laneko arriskuen ebaluazioa.
- Kasu bakoitzeko LAN-ISTRIPUAREN PARTEA, Osakidetzak formalizatua.
SME: Mutualiak kutsatuak eta kaltetuak bereizten ditu? PCR+ baieztatua edo PCR duten kasuak lan-istripu gisa eta IgG+ baieztapen serologikoarekin bakarrik ezagutuko dituzte?
Mutualia: COVID-19 lan-istriputzat hartuko dituzte COVID-19 gaixotasuna duten Osakidetzako langileak, bai PCR+ eta afektazio klinikoa erregistratuta daukatenak, bai afektazio-klinika onartua daukatenak, IgG+ serologia duten SARS CoV-2 bidezko infekzioarekin bateragarria diren aldetik.
SME: Osakidetzak emandako CIE kode guztiak onartuko dituzte?
Mutualia: Osakidetzak bereziki sentikortzat jotzen dituen langileak eta beren lanpostutik apartekotzat jotzen dituenak ez dira CIEan sartuko. Mutualiak erantzuna emango dio GSINari, kontingentziarako CIEek merezi duten iritziari eta 19/2020 LEDetik eratorritako araua indarrean sartzeari buruz:
- ABE prozesu itxiak, CIE B34.2 (CIE 10) edo 079.82 (CIE 9) gaixotasun-kodeekin: INCAn (aldi baterako ezintasunaren prestazioaren tramitearen aplikazioa) agertzen dira, 3. kontingentzia-kodearekin (laneko istripua).
- B34.2 (CIE 10) edo 079.82 (CIE 9) gaixotasun-kodeekin irekitako IT prozesuak: Gaixotasun arrunt gisa mantentzen dira itxi arte, baldin eta araua indarrean sartzean itxitako prozesutzat hartzen badira.
SME: nola ikusten du MUTUALIAk berrerortzearen kontzeptua?
Mutualia: berrerortzea COVID-19 delakoari egotz dakizkiokeen ondoriotzat hartzen da, baldin eta Osakidetzak lan-istripuaren deklarazioa formalizatuta badago, eta aldi baterako ezintasuna lan-istriputzat hartzen bada (maiatzaren 26ko BOEren hirugarren xedapen gehigarria aplikatuz).
Berkutsatutzat joko dira, baldintza hori bete arren, alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunaren ondoren 180 egun baino gehiago igaro ez diren kasuak.
180 egun horiek igaro ondoren, egungo ordenamenduak jasotzen duen kontzeptua errezidibarena da.