Laneko osasuna
COVID-19 laneko istriputzat hartu behar da
Maiatzaren 26ko 19/2020 Errege Dekretuan zehazten zen Covid 19a erabateko lan istripu gisa onartua izateko (ez bakarrik prestazioen aldetik) beharrezkoa dela lan osasun sailak lan istripu aitorpena egitea
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME) behin eta berriro esan ostean, azkenean maiatzaren 28a aurreko proba serologiko positibodun Covid gaixotasuna medio sortu diren lanerako ezintasun prozesu guztiak, ofizioz lan istripu gisa tratatuko dira.
Gure ustez denbora epea luzatu egin beharko litzateke xedapen gehigarri baten bitartez, dagoeneko gertatzen ari diren berragertze-kasuak kontuan hartuta.
Ez ditugu terminoak nahastu behar: laneko kontingentziatzat hartuko da, ez gaixotasun profesionaltzat. Ez dago prozesu automatikorik.
Bien bitartean, hilabete eskas geratzen da laneko istripuen aitorpen guztiak egiteko. Adi-adi jarraituko dugu ea Osakidetzako zuzendaritzak betetzen duen Giza Baliabideetako zuzendariak segurtasun eta Osasun Batzorde Korporatiboan Sindikatu honek egindako galderari erantzunez hartutako konpromisoa.
Gaixotasun profesionalaren legezko kontzeptua Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 116. artikuluan honela dago ezarrita: “Gaixotasun profesionalen taula ezartzen duen arauan zehaztutako jardueretan besteren kontura egindako lanaren ondorioz gertatutakoa da (maiatzaren 12ko 1995/1978 Errege Dekretuan jasota dago, 1978ko abuztuaren 25eko BOE, eta, ondoren, 1299/2006 Errege Dekretuaren zerrendan zabaldua dago). Eritasun profesionalen zerrendan 1. eranskinean dator. Legezko kontzeptu murriztailea bada, laneko etiologia duten gaixotasun guztiak, laneko eritasunen legezko koadroan ez daudenak, lan-istriputzat joko dira legez.
Garrantzi berezia du maiatzaren 12ko 664/1997 Errege Dekretuak, lanean agente biologikoen eraginpean dauden edo egon daitezkeen langileen jarduerei aplika dakizkiekeen xedapenak ezartzen dituenak, bai eta arrisku horien prebentzioa ere, 102/2020 zenbakiko irizpide operatiboan jasota dagoena, “…Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak Estatuko Koronabirusaren (SARS2) ondoriozko egoerei buruz emandako neurriak eta jardunak” estatuko Lan eta Gizarte Segurantza Ikuskaritzako Erakundearen Zuzendaritzarena, 2020/03/16an argitaratua.
Uste dugu zaintza epidemiologikoko helburuak aplikatu behar direla lanean arazo horri dagokionez: zer maiztasunekin gertatzen den eta langileengan nola banatzen den jakitea, osasun-arazo horrek denboran duen joera eta arrisku biologiko horrekiko esposizioa monitorizatzea, kasuak pilatzeko egoerak azkar atzeman eta balioestea, hasitako prebentzio-plan eta -ekintzen baliozkotasuna eta eraginkortasuna ebaluatzea.
Maiatzaren 26ko 19/2020 Errege Dekretuan, SARS-CoV-2 kutsatzearen ondorio guztietarako, arrisku biologikoagatiko lan-istriputzat hartzeko ezarritako baldintzak betetzea da lehenengo baldintza lanbide-kontingentzia horri modu serio eta zehatzean ekiteko.