Laneko osasuna

Ataria » Osasun Ministerioaren arabera Covid-19ak eragindako gaixotasuna lan istripua da

Osasun Ministerioaren arabera Covid-19ak eragindako gaixotasuna lan istripua da

Maiatzaren 26ko 19/2020 Errege Dekretuan zehazten zen Covid 19a erabateko lan istripu gisa onartua izateko (ez bakarrik prestazioen aldetik) beharrezkoa dela lan osasun sailak lan istripu aitorpena egitea

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (ESS) behin eta berriro esan ostean, azkenean maiatzaren 28a aurreko proba serologiko positibodun Covid gaixotasuna medio sortu diren lanerako ezintasun prozesu guztiak, ofizioz lan istripu gisa tratatuko dira.

Errege Dekretuaren arabera, lan istripu izendatuko dira, pandemiaren hasiera eta alarma egoera amaitu eta hurrengo hilabetea bete bitartean gertatzen diren lanerako ezintasunak. Horrek gauzak argitu ordez, hainbat zalantza sortzen dizkigu, Osakidetzak berak ere argitu ezin izan dituenak:

– Zer esan nahi du “alarma egoera amaitu eta hilabetea bete bitartean” horrek?  Alarma uztailaren 21ean amaituz gero, hilabetea bete bitartean, uztailaren 31 bitartean?

– Zer gertatzen da orduan, ezintasuna epe hori pasata gero gertatzen zaionarekin, adibidez abuztuaren 1ean?

SMEek azalpen instrukzio bat eskatu dugu zehazteko zer gertatuko den, esate baterako biriketako gaixoa edo Covid 19arekin bat datorren sintomatologia agertzen duen, baina PCR frogetan eta baita serologikoetan ere negatibo eman duen langilearekin. Jakinda Osakidetzak egun arte erabili dituen antigorputz azterketen fidagarritasuna oso dela.

[Irakurri ESSk Covida lan istriputzat hartzeari buruz egindako ikerketa]