Laneko osasuna

Ataria » SARS-CoV-2 eta Eritasun Profesionala: zer dakar legearen aldaketa berriak?

SARS-CoV-2 eta Eritasun Profesionala: zer dakar legearen aldaketa berriak?

Azaldu nahi dizugu zer esan nahi duen Covid-19k gaixotasun profesionaltzat hartzeak eta ez lan-istriputzat, eta zein diren 3/2021 Errege Lege-Dekretu berriaren hutsuneak

Osasun-arloko eta gizarte- eta osasun-arloko langileen artean, orain arte, SARS-CoV-2 bidezko infekzioa Lan Istriputzat (LI) hartua izan da, irailaren 22ko 28/2020 Errege Lege-Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriak dioen bezala, eta langile gaixotuei, dagozkien prestazioak eman zaizkie.

Otsailaren 4an jarri zen indarrean 3/2021 Errege Lege-Dekretua. Dekretu horren 6. artikuluak SARS-CoV-2 bidez kutsatutako osasun-arloko eta gizarte- eta osasun-arloko langileek Gizarte Segurantzak Eritasun Profesional (EP) bati ematen dizkion prestazio berak izateko eskubidea arautzen du.

Lan Istripuaren (LI) eta Eritasun Profesionalaren (EP) arteko funtsezko desberdintasun bata eta bestearen prestazioen arteko aldea; hau da, laguntza medikoa eta kalte-ordainak jasotzeko ondorioen balorazioa. Lan istripuaren kasuan, 5 urterako dira, eta Eritasun Profesionalaren kasuan, prestazio horiek bizitza osorako.

Azpimarratu behar da gauza bat dela KONTINGENTZIA (LI edo EP) eta beste bat, bakoitzari dagozkion PRESTAZIO eskubideak.

Hori guztia kontuan hartuta, garrantzitsua da argitzea 3/2021 Errege Lege-Dekeretuak SARS-CoV-2az KUTSATZEA EZ DUELA KALIFIKATZEN “ERITASUN PROFESIONAL” KONTINGENTZIA GISA, “LANEKO ISTRIPU” GISA BAIZIK, baina Eritasun Profesionalari dagozkion prestazioak ematen ditu, hau da, laguntza medikoa eta ondorioen balorazioa bizitza osorako.

Horretarako, gaur egun behar diren baldintza berak bete behar dira:

  • SARS-Cov-2aren bidezko infekzioaren diagnostiko objektiboa.
  • Gure lanaren ondorioz izan dela kutsatzea jakinaraztea.
  • Lan Osasuneko Zerbitzuek dokumentazio hori guztia dagokion mutualitatera igortzea.
  • Kutsadura hori 2020ko martxoaren 11tik aurrera gertatu behar da, hau da, SARS-CoV-2 erakundeak pandemia egoera deklaratu eta gero, eta indarrean egongo da osasun-agintariek SARS-CoV-2 sistemak eragindako krisiari aurre egiteko neurriak kendu arte.

Araua aplikatzeak atzeraeragina du 2020/03/11tik aurrera; beraz, LI gisa SARS-CoV-2 bidezko infekzioa onartuta dutenek ez dute ezer egin behar, kontingentzia bera baita (LI). Beren prestazioetarako eskubidea izanen dute, egoera klinikoaren arabera (SARS-CoV-2 delakoaren ondoriozko konplikazio edo ondorioengatik eta biziagatik).

Kontua da: zer egoeratan geratzen dira 2020/03/11 baino lehen gaixotu ziren kideak eta krisiari aurre egiteko neurriak kendu ostean gaixotu daitezkeenak?

Araudia dagoen bezala, gaur egun Kontingentzia Bateratutzat (KB) hartuko lirateke, hau da, lanetik kanpoko jatorrikotzat. Beraz, lankide horiek LIko eta EPko prestazioetatik kanpo geratuko lirateke.

Kontuan hartu behar da Gobernu zentralaren mendekoa den Gizarte Segurantzak arautzen dituela bai LI, bai EP, eta autonomia-erkidegoek nahitaez bete beharreko araua dela; beraz, ez Eusko Jaurlaritzak, ez Osakidetzak ezin dute inolako aldaketarik egin arauan. Azken horien betekizun bakara Errege Lege Dekretua zuzen-zuzen bere horretan aplikatzea da.

EUSKADIKO SENDAGILEEN SINDIKATUAREN IRITZIA

Kontuan hartuta SARS-CoV-2 bidezko infekzioaren kasuan iraupenari, larritasunari eta kalteen neurriei dagokien ondorioak oraindik ezin direla aurreikusi, Euskadiko Sendagileen Sindikatukook gogor saiatuko gara beren lanbidean jardutearen ondorioz SARS-CoV-2 gaixotasunaz kutsaturik gertatu diren osasun-arloko eta gizarte- eta osasun-arloko langile guztiei:

  1. Gaixotasuna lan jatorrikotzat aitor dakien, noiz kutsatu diren edo noiz kutsatuko diren kontuan hartu gabe.
  2. Eritasun Profesional gisa kataloga dezaten, ondorio guztietarako (kontingentzia eta prestazioak), lan-jatorrikotzat aitortuta daudenak.

Era berean, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak Osakidetzari behin eta berriro eskatuko dio dagozkion tramite guztiak azkartzeko, kutsatzeen lan-jatorriaren deklarazioa eta Mutualiaren tramiteak askoz ere arinago eta gardenago egin daitezen, osasun-arloko eta gizarte- eta osasun-arloetako langile gaixotuen eskubideak bulegoetan ez galtzeko.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.