EPEA AMAITU DA Osasun publikoa berreskuratzeko eta hobetzeko neurri zerrenda

EPEA AMAITU DA

Osakidetza berreskuratzea eta hobetzea zure esku dago. Sinatu neurri hauek eta esan alderdi politikoei osasunak lehentasuna duela.

  • Osasun publikoa berreskuratzeko eta hobetzeko neurri zerrenda
  • Eskatzen dut osasun-sistema publikoa, integrala, unibertsala eta kalitatezkoa bermatzea. Osasun-sistemara irisgarritasuna bermatu behar da bai hiritarrentzat, bai landa-eremuetako biztanleentzat.
  • Eskatzen dut Lehen Mailako Arreta behar bezala hornitzea eta osasun-sistemaren oinarri gisa aitortzea.
  • Eskatzen dut pazienteen arreta hobetzeko eta nire historia eta ni ezagutuko dituen erreferentziazko mediku bat izateko behar diren langileak kontratatzea eta bere postuan egonkortzea.
  • Eskatzen dut biztanleko osasun-gastua handitzea, Europar Batasunarenarekin parekatu arte. Baita, urteko hazkundea biztanleriaren beharren araberakoa izatea berma dadin ere.
  • Eskatzen dut eten teknologikoa ez dadila oztopo izan nire osasun-premiak artatzeko orduan.
  • Eskatzen dut pertsonen osasuna lehentasuna izatea gobernuen politiketan.
  • Sinadura-bilketa honen helburua osasun publikoa berreskuratzea eta hobetzea da. Sinadura guztiak eraman nahi ditugu Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordera, talde politiko guztiei esateko pertsonen osasuna lehenengo gauza dela.

Esan alderdi politikoei osasunak lehentasuna duela

    Irakurri SMEren Pribatutasun Politika

    SMEk, tratamenduaren arduraduna den aldetik, jakinarazten dizu formulario honetan jasotako datuen helburu bakarra Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean aurkeztea dela, Osasun Publikoa berreskuratzeko eta hobetzeko neurrien Zerrendari babesa emateko.