Printzipioen aldarrikapena

Inicio » SME, nor garen » Printzipioen aldarrikapena

1980ko ekainaren 2an, Euskadiko Sendagileen Sindikatua ofizialki eratu zenean, Printzipioen Aldarrikapen bat adostu zen, eta honako hauek nabarmendu daitezke:

01.

Medikuntzaren printzipioak errespetatzea

Mediku-lanbideko kideek medikuntzan jarduteko funtsezko printzipioak errespetatzearen alde borrokatu ahal eta behar dute, betiere pazienteen eskubideak zainduta.

02.

Independentzia profesionala bermatzea

Sendagilearen independentzia profesionala bermatzeko izendapenerako irizpide inpartzialak eta Estatutu bat garatu behar dira. Estatutu horrek egonkortasuna, independentzia ekonomikoa eta gizarte-babesa bermatuko behar dizkio sendagileari.

03.

Medikuaren arduraldiaren aukerak ezagutzea

Medikuen Sindikatu Libreak sendagilearen arduraldiaren aukerak aitortu eta bultzatuko ditu.

04.

Ordainsari egokia bermatzea

Estatuak lansari profesionalen ordainketa egokia bermatu beharko du. Ordainsari hori sendagileen sindikatuak adostutako eta onartutako negoziazioen emaitza izanen da.

05.

Lanpostu bat bermatzea

Estatuak, menpeko erakundeen bidez, lanpostu bat bermatu behar die hala nahi duten fakultatibo guztiei.

06.

Sendagile eta gaixoaren esplotazioari EZ

Ezein pertsonak edo erakundek ez du osasun-profesionala, haren zerbitzua edo gaixoa esplotatu behar.

07.

Medikuntzan aritzearen erantzukizuna onartzea

Zerbitzu medikoen ordainsaria sendagilearen eta gaixoaren arteko akordio zuzenaren bidez zehaztuta ez dagoenean, kontuan hartu behar da Medikuntzan eta goi-mailako beste lizentziatura batzuetan aritzeak dakarren erantzukizun handia.

08.

Prestakuntza- eta sustapen-aukerak bermatzea

Sendagileak edozein jardueratan parte hartzeko aukera izan behar du, lanbidearen ezagutzan sakontzeko eta bere bizitza profesionalean posizioa hobetzeko.

09.

Ordezkaritza bermatzea

Sindikatuaren ordezkaritza egokia izanen da afiliatuei eragiten dieten egoera guztietan.

Esteka hauen bitartez deskarga ditzakezu .pdf formatuan Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren Eraketa-akta eta Printzipioen Aldarrikapena.

Harpidetu gure buletinera

Zure lanbideari buruzko informazio eguneratua bidaliko dizugu.

Deiturak eta izena


Posta elektronikoa

Jatorria


SMEk, tratamenduaren arduraduna den aldetik, jakinarazten dizu formulario honetan jasotako datuek zure informazio-eskaera kudeatzeko helburua dutela. Zure eskubideak erabil ditzakezu sme@sme.eus helbidera idatzita. Zure eskubideei buruzko informazio gehigarria duzu pribatutasun-politikan.