SME

Ataria » Zure iritzia jakin nahi dugu

Zure iritzia jakin nahi dugu

Jakin nahi dugu zer iritzi duzun OSAKIDETZAko zure lan-egoerari buruz (2012/2014 aldia), aplikatutako murrizketei eta kudeaketa-estiloari buruz, bai eta neurri horiek zure eguneroko lanaren kalitatean eta pizgarri profesionalean izan duten eraginari buruz ere

Profesional medikook beti hartu izan dugu osasun sistema gizartearen LEHENTASUNEZKO ZERBITZUTZAT. Urte hauetan atzemandako narriadurak okerrera egin du zerbitzu horren kalitatean. Batzuek gaur egun “OSAKIDETZA LANTEGIA” deitzen diote grafikoki.

  • Zure balorazioa hobea izan dadin, 2012-2014 aldian ezarritako murrizketak gogorarazi nahi dizkizugu (2015a horien luzapena izango dela dirudi):
    Soldata-murrizketak, Hirurtekoetan murrizketak, Aparteko paga kentzea, Aparteko ordainsarien zenbatekoan murrizketak, Aparteko paga bat eskatu gabe aurreratzea (protestak isilarazteko), Aintzatespen-saria kentzea, Karrera Profesionalean 2011, Egun “kanosoak” kentzea, Urteko lanaldi-gehikuntza, Guardia-zorra itzultzea
  • Bazenekien Euskadiko beste erakunde ofizial batzuk, Osakidetza bezain ofizialak (Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundia, Unibertsitatea, Udalak…), EZ DITUZTELA APLIKATU arestian aipatutako murrizketa horietako batzuk?
  • Eta hori guztia esparru arau-emaile batean gertatu da (Osakidetzako lan-baldintzak arautzen dituen akordioa, 2007-2009), Osakidetzak “EZ OBLIGAZIOZKOA” dela eta, gainera, “komodin” gisa mantendu duela, Osakidetzari interesatzen zaion moduan.

Horrek osasun erakundeen (unitateak, gerentziak, anbulatorioak, kontsultategiak, ospitaleak…) funtzionamendu anarkiko eta kontrolaezina dakar.

  • Eta are gehiago: erretirorako kotizazio-denbora luzatzea, nahitaezko erretiroa aurreratzea, BEZaren %16tik %18ra igotzea, BEZaren %18tik %21era berriro igotzea, PFEZaren igoera…

Neurri horiengatik guztiengatik, gutako bakoitzak %17tik %25era jaitsi ditu gure diru-sarrerak, kasu bakoitzaren arabera, azken hiru urteotan (2012tik 2014ra).

Hori esanda, garrantzitsua iruditzen zaigu zure iritzia jakitea, afiliatuta egon ala ez; beraz, mesedez, erantzun INKESTA txiki honi (ERABAT ANONIMOA).

[JOAN INKESTARA]