Lanekoa

Ataria » 2023ko Lanbide Garapena: onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratzeko aurreikuspena

2023ko Lanbide Garapena: onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratzeko aurreikuspena

Gaur argitaratuko da Osakidetzako intranetean eta web orrian garapen profesionalerako deialdi arruntean onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda

Interesdunek informazio gehiago lortu ahal izango dute Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanbide-garapenaren aplikazio informatikoan, helbide honetan: https://lanbidegarapena.osakidetza.eus. Aplikazio informatikoa ekainaren 24tik aurrera kontsultatu ahal izango da.

Halaber, jakinarazten da hilabeteko epea ematen dela, ekainaren 24tik aurrera, B eta C blokeetako curriculum-merezimenduak Curriculum Vitae aplikazio informatikoan alegatzeko.

Epe horretan bertan, profesionalak bere autoebaluazioa egin ahalko du tresnaren bidez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 2425/2023 Ebazpena eta intranetean eta webgunean argitaratutako informazioa.