Lanekoa

Ataria » 2026ko Kontratazio-zerrendak: inskripzio berrien muga data

2026ko Kontratazio-zerrendak: inskripzio berrien muga data

Otsailaren 27a ezarri da data muga-egun gisa Egonkortzeko eta 2020-21-22 LEPrako deitutako kategoria/lanpostu funtzionalen kontratazio-zerrendetan egindako izen-emate guztiak sartzeko

Kontratazio-zerrenda horietan benetan integratzeko, izangaiek kategoria / lanpostu funtzional horretan aritzeko eskatzen diren betekizunak bete beharko dituzte.

Kategoria / Lanpostu funtzional horietako kontratazio-zerrendetan izena emateko eskaerarik egin ez dutenek, estatutupeko langile finko izatera ez badute, izena emateko eskaera egin beharko dute dagokion epean eta moduan, zerrendetan integratu ahal izateko.

Kategoria / Lanpostu funtzional horietan indarrean dauden aldi baterako kontratazioko zerrendetan onartuta daudenek EZ dute izena emateko beste eskaera bat egin behar. EZ EZEZTATU. Eta, une honetan, EZ diran sartu behar Zerbitzu-erakundeen eta Arloen aukeraketan aldaketak egitera, lehentasunak aldatu ahal izateko gaituko den epea argitaratu arte itxaron behar dute; lehentasunak zerrendak eguneratzen direnean jarriko dira indarrean.

Aldez aurretik izena eman duten baina kontratazioko zerrendetatik baztertuak izan diren pertsonek, berriz, ezabatu eta beste izen-emateko eskaera bat egin beharko dute, epea amaitzen den egunean baldintzak betetzen dituzten baloratu ahal izateko.

EGONKORTZEKO ETA 2020-21-22 EPE-KO HAUTAKETA-PROZESUEN DEIALDIKO KATEGORIEN / LANPOSTU FUNTZIONALEN KONTRATAZIOKO ZERRENDAK BERRANTOLATZEA

Era berean, zerrenda horien BIRBAREMAZIOA egingo da honako hauek kontuan hartuta:

  • Egonkortzeko eta 2020-21-22ko EPEko oposizio-faseari dagokion puntuazioa, zeinak ordeztuko baitu oraingo zerrendako oposizio-faseko puntuazioa (2018-29 EPEa).
  • Osakidetzatik kanpoko lan-esperientzia, EPEan izena emateko epearen azken egunera arte alegatu eta egiaztatzen dena (Ebazpenaren I. eranskinean adierazitako eguna).
  • Osakidetzan otsailaren 27ra arte izandako lan-esperientzia (ofizioz eguneratzen da).
  • Otsailaren 27ra arte egiaztatutako hizkuntza-eskakizunak eta euskara-tituluak.

Kategoria bakoitzerako ezartzen den datara arte egindako Zerbitzu-erakundeen eta Arloen aukeraketa-aldaketak sartuko dira (webgunean lehentasunak aldatzeko epea jakinarazteko oharra argitaratuko da eta helbide elektroniko bidez abisua bidaliko da).

Informazio gehiago: 262/2026 Ebazpena

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.