Lanekoa

Ataria » Aldi baterako kontratazio-zerrendak: izena emateko epea zabalik

Aldi baterako kontratazio-zerrendak: izena emateko epea zabalik

Osakidetzak izena emateko epea ireki du aldi baterako kontratazio-zerrenda berriak osatzeko. Eskaerak aurkezteko epea datorren ostegunean, irailaren 23an, 08:00etan hasiko da eta urriaren 25ean 14:00etan amaituko.

Eskaera modu telematikoan egin beharko da, Osakidetzako web orrian eskuragarri dagoen aldi baterako kontratazioko zerrenden aplikazioaren bitartez: https://www.osakidetza.euskadi.eus. Hau da bidea: Enplegu publikoa/Aldi baterako kontratazioa/2021eko kontratazio-zerrendak.

Eskaera egiteko, honako hau hartu beharko da kontuan:

  • Frogagiriak eskabideko baldintza eta merezimenduen atalean erantsi beharko dira, non eta dokumentazio hori curriculum vitaeko aplikazioan dagoeneko erregistratu eta baliozkotuta ez dagoen.
  • Curriculum vitae-an erantsi behar den dokumentazioa elektronikoki balidatu ezin bada, kontratazioa kudeatzeko unitateak interesdunei eskatuko die jatorrizko dokumentua edo behar bezala konpultsatutakoa aurkezteko epea amaitu ondoren.

Web orrian argibideak, ohiko galderak eta bestelako informazioa sartu dira, interesdunek eskaera errazago egin dezaten. Hemen kontsulta ditzakezu:

Gainera, Osakidetzak posta elektronikoko kontu bat jarri du kontsultak egiteko. Hau da: 2021lp-lc@osakidetzae.eus.