Lanekoa

Ataria » Autokontzertazioa gau, jaiegun eta Gabonetan

Autokontzertazioa gau, jaiegun eta Gabonetan

EAGetan eta Emergentzietan Autokontzertazioa egiten duten fakultatibo askoren deiak jasotzen ari gara, baina batez ere lehenengoan, EAGetan, egiten dutenenak.

Esan digute txandak eskaintzen ari zaizkiela abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean, 60,65 euro orduko ordainsariaren truke, nahiz eta 5/2018 Jarraibideak indarrean dagoen, 5/2022 Jarraibidearen hirugarren puntuan adierazten den bezala, bertan erregistratutako aldaketak izan ezik.

5/2018 Jarraibidean, 3.2 puntuan, argi eta garbi jasotzen da egun horiek ezarritako balioaren bikoitza ordainduko direla, hau da, 121,34 euro orduko.

Horregatik guztiagatik, jarraibide hori betetzeko eskatzen dizuegu, eta inplikatutako ESIei helarazteko, informazioa argi egon dadin eta profesional bakoitzari dagokiona ordain dakion.

Hala egin ezean, estaldura-arazo larria izango duzue Gabonetan.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.