Lanekoa
BAME langileen aparteko ordainsarien erreklamazioak
BAME langileen aparteko ordainsarien erreklamazioei buruz bolo-bolo dabilen informazioaren aurrean, SMEk honako hau zehaztu nahi du:
Euskadiko Sendagileen Sindikatuak errekurtsoa jarri nahi izan duten afiliatuen izenean aurkeztutako erreklamazio guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian (EAEJAN) ebazteke daude. Beraz, gaur egun, bat bera ere ez da ezetsi. Jakinarazten digutenean, behar bezala jakinaraziko dizuegu.
Ildo horretan, adierazi nahi dizuegu SMEk, sindikatu profesionala den aldetik, sendagileen lan-eskubideak defendatzea beste motibaziorik ez duela. Horregatik, garaiz eta behar bezala erreklamatuko ditugu, orain arte egin dugun bezala, hala eskatzen duten BAMEko langile guztien aparteko ordainsariak. Sendagileen Sindikatuak doako aholkularitza juridiko espezializatua du, afiliatuentzat bakarrik. Gainera, prozesu osoa administrazio-izapide konplexurik gabe daramagu, eta Aholkularitza Juridikoa arduratzen da erreklamazioak aurkezteaz, afiliatu interesdunek sinatu ondoren.