Lanekoa

Ataria » Berriro argitaratu dira Fak. Esp. Mediko eta Teknikoen behin betiko zerrendak

Berriro argitaratu dira Fak. Esp. Mediko eta Teknikoen behin betiko zerrendak

Jakinarazten dizuegu berriro argitaratu direla Fakultatibo Espezialista Mediko eta Teknikoen behin betiko zerrendak, 2022ko urriaren 20an argitaratu zirenak, eta guk 2022ko urriaren 21ean argitara eman genituenak, artikulu honen bitartez: Kontratazio-zerrendak: behin-betiko zerrendak 2021, egun horretan karga egin zenean akatsak antzeman zirelako eta zuzendu behar izan direlako.

Zerrendak kontsultatzeko, sakatu esteka honetan: Kontratazio-zerrendak Kontsulta egiteko, identifika zaitez “Sarbidea” atalaren bidez eta begira ezazu “Deialdiaren jakinarazpenak” eremua.

Horrenbestez, luzatu egin da behin betiko zerrenden aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea, eta azken eguna 2022ko abenduaren 9a izango da (egun hori barne).