Lanekoa
Bitartekotasunen eskaintza -F.E. Familiako Medikua LMT eta F.E. Pediatriako Medikua- 2022ko azaroa. Kontratazio-zerrendak.
2022ko azaroaren 10ean, bitartekotasunen-eskaintza bat egingo da. Horretarako, posta elektronikoa erabiliko da 2021eko kontratazio-zerrendetan dauden eta eskuragarri dauden pertsonekin harremanetan jartzeko, F.E. Familiako Medikua LMT eta F.E. Pediatriako Medikua LMT kategorietan.
Azpimarratu behar da 2021eko behin betiko kontratazio-zerrendak argitaratu ondoren egiten den lehenengo eskaintza denez, zerrenda osatzen duten pertsona guztiak daudela eskuragarri.
Posta elektronikoko mezuak telefono-deia ordeztuko du. Helbide elektronikoa poltsetan izena emateko unean eman zena izango da.
Inprimakia bete ondoren, helbide elektroniko honetara bidali beharko duzue: 2021lp-lc@osakidetza.eus, 2022ko azaroaren 16ko 14: 00ak baino lehen.
1. – Eskatzen den hizkuntza-eskakizuna (2. HE) duten pertsonak.
2. – Eskatutako hizkuntza-eskakizuna (1. HE) baino lehenagokoa duten pertsonak.
3. – Hizkuntza-eskakizunik egiaztatu ez duten pertsonak.
Hautagai guztiek aukeratu ahal izango dituzte, halaber, derrigortasun-data igarota duten euskarazko hizkuntza-eskakizuna duten plazak, nahiz eta eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez izan. Osakidetzako zuzendari nagusiaren 3/2016 Jarraibidean lanpostu hutsak, erreserbatuak eta ordezkapenekoak betetzeko prozedurari buruz ezarritakoaren arabera, lanpostuak derrigortasun-data igarota duen euskara-eskakizuna badu, derrigortasun-data igarota duen euskara-eskakizuna esleituta duen eta eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez duen plaza bat aukeratu bada, esleipenerako lehentasuna honako hau izango da:
Era berean, eskaintzen diren bitartekoen zerrenda bidali da, prozesua ahalik eta gehien zabal dadin.
Esteka honek dokumentu osoa erakusten du: BITARTEKOEN ESKAINTZA