Laboral

Ataria » Bitartekotasun-eskaintza: Familia Medikuntzako Fak. Esp. Medikua-LMAT, 2021eko kontratazio-zerrenda luzeetan dauden pertsonei zuzenduta

Bitartekotasun-eskaintza: Familia Medikuntzako Fak. Esp. Medikua-LMAT, 2021eko kontratazio-zerrenda luzeetan dauden pertsonei zuzenduta

Osakidetzako aldi baterako kontratazio-zerrenden webgunearen bidez bitartekotasunen eskaintza egingo da, lanerako prest egoerakotzat jotzen diren 2021eko hurrengo kontratazio-zerrenda luzeetan dauden pertsonei zuzenduta:

  • Familia Medikuntzako FAK. ESP. Medikua-LMAT

Era berean, 2021eko kontratazio zerrenda luzeetan izena emateko eskaera egin duten baina oraindik zerrenda horietan sartuta ez dauden pertsonei ere bidaliko zaie eskaintza hau, prestakuntza espezializatua 2024. urtea baino lehen amaitu dutenei zein hurrengo egunetan amaituko dutenei.

Epea izena emateko: 2024ko irailaren 23ko 13:00etatik 2024ko irailaren 27ko 10:00etara.

Hautagaiek web-orrian kontsultatu ahal izango dute eskainitako bitartekoen zerrenda, izena emateko epea irekitzen den unetik aurrera.