Lanekoa

Ataria » Bitartekotasunen eskaintza 2023ko abuztukoa (2021eko zerrendak): Farmaziako Fakultatibo Teknikaria kategorian

Bitartekotasunen eskaintza 2023ko abuztukoa (2021eko zerrendak): Farmaziako Fakultatibo Teknikaria kategorian

Bitartekotasunen eskaintza bat egingo da gaur, eta, horretarako, posta elektronikoa erabiliko da 2021eko kontratazio-zerrendetan dauden eta lanerako prest dauden pertsonekin harremanetan jartzeko. Farmaziako Fakultatibo Teknikaria kategorian eskainiko da

Erantsitako formularioan zerrendatzen diren iraupen luzeko izendapenak eskaintzen dira. Halakotzat hartuko dira sei hilabete edo gehiago irauten dutenak.

Izendapen luzeen kontratazioko zerrendan zaudeten eta lanerako prest zaudeten pertsona guztiek nahi dituzuen izendapenak aukeratu ahal izango dituzue, eta hautaketa horretan eskainitako lanpostuak zein lehentasun-ordenaren arabera aukeratu dituzuen adierazi beharko duzue. Aipatu beharra dago, eskaintza hau 2021eko behin betiko kontratazio-zerrendak argitaratu ondoren egiten den lehenengoa izanik, berez, zerrendako pertsona guztiak zaudetela lanerako prest.

Epea

Formularioa bete eta gero, helbide elektroniko honetara bidali beharko duzue: 2021lp-lc@osakidetza.eus 2023ko irailaren 1erako 14:00ak baino lehen.

Egun eta ordu horretatik aurrera ez da eskabiderik onartuko.

Era berean, ez da onartuko adierazitako helbide elektronikoaz bestelako helbide batera bidalitako eskabiderik, epe barruan bidaltzen badira ere.

Kontuan izan formularioaren egituran edozein aldaketa eginez gero eskaera baliogabetu egingo dela.

Informazio guztia daukazue esteka hauetan: 

BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA-2023 ABUZTUA- 2021EKO KONTRATAZIO-ZERRENDAK

FARMAZIA FORMULARIOA