Lanekoa
Bitartekotasunen eskaintza – FEM – 2021eko kontratazio zerrenda luzeetan daudenei
Bitartekotasun batzuk eskaini ziren 2023ko apirilaren 27an posta elektroniko bidez 2021eko kontratazio-zerrenda luzeetan dauden kategoria hauetakoei:
Epea: formularioa bete eta 2021lplc@osakidetza.eus helbidera bidali 2023ko maiatzaren 4an, 14:00ak baino lehen
Informazio guztia daukazu hemen: BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA -APIRILA 27-
Bitartekotasun batzuk eskaini dira 2023ko maiatzaren 3an, 2021eko kontratazio-zerrenda luzeetan dauden kategoria hauetakoei:
Epea: formularioa bete eta 2021lplc@osakidetza.eus helbidera bidali 2023ko maiatzaren 8an, 11:00ak baino lehen
Informazio guztia daukazu hemen: BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA(1) -MAIATZA 3-
Beste bitartekotasun batzuk eskaini dira 2023ko maiatzaren 3an, 2021eko kontratazio-zerrenda luzeetan dauden kategoria hauetakoei:
Epea: formularioa bete eta 2021lplc@osakidetza.eus helbidera bidali 2023ko maiatzaren 8an, 11:00ak baino lehen
Informazio guztia daukazu hemen: BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA(2) -MAIATZA 3-
Gaur bertan, 2023ko maiatzaren 4an, beste hainbat bitartekotasun eskaini dira , 2021eko kontratazio-zerrenda luzeetan dauden kategoria hauetakoei:
Epea: formularioa bete eta 2021lplc@osakidetza.eus helbidera bidali 2023ko maiatzaren 9an, 11:00ak baino lehen
Informazio guztia daukazu hemen: BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA -MAIATZA 4-
Nori eskaini zaion
Izendapen luzeen kontratazioko zerrendan dauden eta lanerako prest dauden pertsona guztiei eskaini zaie.
Era berean, 2021eko kontratazio-zerrendetan izena emateko eskaera egin duten baina oraindik zerrenda horietan sartuta ez dauden pertsonei ere bidali zaie eskaintza hau, prestakuntza espezializatua 2023. urtea baino lehen amaitu dutenei zein hurrengo egunetan amaituko dutenei. Bitartekotasunak esleitzeko ordena Osakidetzan aldi baterako kontrataziozerrendak egin eta kudeatzeari buruzko Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2021eko uztailaren 21eko Erabakiaren seigarren xedapen gehigarrian araututakoaren araberakoa izango da.
Adierazitako ezaugarriak betetzen dituzten pertsonek 2023ko apirilaren 17ra arte (egun hori barne) egindako eskabideak hartuko dira kontuan.