Lanekoa

Ataria » Bitartekotasunen eskaintza: FEM – 2023ko otsaila – 2021eko kontratazio- zerrendak

Bitartekotasunen eskaintza: FEM – 2023ko otsaila – 2021eko kontratazio- zerrendak

Atzo, 2023ko otsailaren 22an, bitartekotasun batzuk eskaini ziren, eta, horretarako, posta elektronikoa erabili da, 2021eko kontratazio-zerrenda luzeetan dauden eta lanerako prest dauden pertsonekin harremanetan jartzeko. Kategoria hauetan eskainiko dira lanpostuak:

  • Familiako FEM – LMAT
  • Larrialdietako FEM
  • Etxeko Ospitalizazioko FEM

Izendapen luzeen kontratazioko zerrendan zaudeten eta lanerako prest zaudeten pertsona guztiek nahi dituzuen izendapenak aukeratu ahal izango dituzue, eta hautaketa horretan eskainitako lanpostuak zein lehentasun-ordenaren arabera aukeratu dituzuen adierazi beharko duzue.

Destino-aukeraketa

  • Erantsitako formularioan, eskainitako izendapen guztiak daude jasota.
  • Hautagai gisa izena emanda duzun zerbitzu-erakundeetan bakarrik aukeratu ahal izango dituzu destinoak.
  • Era berean, hautagai guztiek aukeratu ahal izango dituzte hizkuntza-eskakizuna duten eta derrigortasun-data iraungita duten lanpostuak, nahiz eta eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez izan. Kasu horietan, esleitzeko lehentasuna “Destinoa esleitzea” atalean ezarritakoa izango da.
  • Bete nahi dituzun destinoak soilik aukeratu behar dituzu (ezin izango diozu uko egin esleitutako destinoari). Hautagaiak ez ditu nahitaez aukeratu behar izena emanda duen zerbitzu-erakundeko edo zerbitzu-erakundeetako destino guztiak, aurrerago azaltzen den ofiziozko esleipenari kalterik egin gabe.

Epea

Formularioa bete eta gero, helbide elektroniko honetara bidali beharko duzu: 2021lp-lc@osakidetza.eus. Mezu hori 2023ko otsailaren 27ren 14:00ak baino lehen bidali beharko duzu.

Informaio guztia: BITARTEKOTASUNEN ESKAINTZA – FEM – 2023ko OTSAILA – 2021eko KONTRATAZIO-ZERRENDAK

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.