Bitartekotasunen eskaintza: F.E.M. hainbat kategoria -abendua 2022- KZ 2021
Bitartekotasunen eskaintza bat egingo da 2022ko abenduaren 1ean eta posta elektronikoa erabiliko da 2021eko kontratazio-zerrendetan dauden eta lanerako prest dauden pertsonekin harremanetan jartzeko hurrengo kategorietan:
Zainketa Aringarrien FEMAnatomia Patologikoko FEM
Anestesiologiako eta Bizkorketako FEM
Digestio Aparatuko FEM
Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko FEM
Kirurgia Plastiko, estetiko eta Konpontzaileko FEM
Dermatologia Mediko Kirurgikoo eta Benereologiako FEM
Endokrinologiako eta Nutrizioko FEM
Hematologiako eta Hemoterapiako FEM
Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko
FEMMedikuntza Intentsiboko FEM
Barne Medikuntzako FEM
Pneumologiako FEM
Neurologiako FEM
Obstetriziako eta Ginekologiako FEM
Ospitale Pediatriko FEM
Psikiatriako FEM
Haur Psikiatriako FEM
Erreumatologiako FEM
Ksu-ko FEM
Izendapen luzeen kontratazioko zerrendan zaudeten eta lanerako prest zaudeten pertsona guztiek nahi dituzuen izendapenak aukeratu ahal izango dituzue, eta hautaketa horretan eskainitako lanpostuak zein lehentasun-ordenaren arabera aukeratu dituzuen adierazi beharko duzue. Aipatu beharra dago, eskaintza hau 2021eko behin betiko kontratazio-zerrendak argitaratu ondoren egiten den lehenengoa izanik, berez, zerrendako pertsona guztiak zaudetela lanerako prest.
Destino-aukeraketa
Honi erantsita doan formularioan, eskainitako izendapen guztiak jasota daude.
Hautagai gisa izena emanda zauden zerbitzu-erakundeetan bakarrik aukeratu ahal izango dituzu destinoak.
Era berean, hautagai guztiek aukeratu ahal izango dituzte hizkuntza-eskakizuna duten eta derrigortasun-data iraungita duten lanpostuak, nahiz eta eskatutako hizkuntza- eskakizuna ez izan. Kasu horietan, esleitzeko lehentasuna “Destinoa esleitzea” atalean ezarritakoa izango da.
Bete nahi dituzuen destinoak soilik aukeratu behar dituzue (ezin izango diozue uko egin esleitutako destinoari). Hautagaiak ez ditu nahitaez aukeratu behar izena emanda dagoen zerbitzu-erakundeko edo zerbitzu-erakundeetako destino guztiak, ofiziozko esleipena egiten zaion zein ez (aurrerago azaltzen da hori).
Epea
Formularioa bete eta gero, helbide elektroniko honetara bidali beharko duzue: 2021lp-lc@osakidetza.eus, 2022ko abenduaren 12ko 14:00ak baino lehen.