Lanekoa

Ataria » EGUNERATZEA: Aldi baterako kontratazioen behin betiko zerrendak

EGUNERATZEA: Aldi baterako kontratazioen behin betiko zerrendak

Uztailaren 31n, astelehenean, argitaratuko ziren Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeari dagozkion kategoria / lanpostu funtzionalen zerrendak eta beste hauei dagozkien zerrendak: Psikologia Klinikoko FET, Ospitaleko Farmaziako FET, Erizainak eta Erizaintzako espezialitateak eta Fisioterapeutak; denak ere, ekainaren 30 eguneratuta eta izen-emate berriak sartuta.

Zerrenda horiek abuztuaren 1ean jarri ziren indarrean.

Arazo teknikoengatik, gaur arte, abuztuaren 3a arte, ezin izan dira zerrenda horiek ikusi Osakidetzaren web-orrian. Ondorioz, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea irailaren 4ra arte luzatzen da, egun hori barne.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.