Lanekoa

Ataria » Erretiro partzial aurreratuari buruzko interes-galdeketa

Erretiro partzial aurreratuari buruzko interes-galdeketa

Dakizuenez, 2026ko ekainaren 29ko 19/2026 Errege Lege Dekretuak administrazio publikoetako langile laboralentzako erretiro partzial aurreratua eskuratzeko aukera berreskuratu du. Hala ere, neurri hori Osakidetzan benetan aplikatu ahal izateko, oraindik beharrezkoa da Euskadiko arau- eta antolaketa-esparruaren garapena; beraz, gaur-gaurkoz ezin dira eskaerak izapidetu.


Neurri horrek erakundean izan dezakeen eragina aurreikusteko eta pertsonen plangintza errazteko asmoz, galdeketa bat bidaliko zaie, gure esku dagoen informazioaren arabera, erretiro-modalitate horretara biltzeko aukera izan dezaketen profesionalei. 

Inkesta betetzeko epea abuztuaren 31n amaituko da.

Galdeketak izaera informatibo eta orientatzailea baino ez du. Helburua da neurri horrekiko egon daitekeen interesa ezagutzea, etorkizunean aurkez litezkeen eskaeren lehen aurreikuspen bat izatea eta neurriaren ezarpenak ekar ditzakeen antolaketa-beharrak planifikatzen laguntzea.

Galdeketan parte hartzeak ez du erretiro partzialaren eskaera formalik egiten, eta ez du esan nahi interesdunak modalitate horretara biltzeko baldintzak betetzen dituenik.
Informazio hau helarazten dizuegu, haren berri izan dezazuen eta langileek egin ditzaketen kontsultei erantzuteko beharrezko testuingurua izan dezazuen.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.