Lanekoa

Ataria » Familiako Medikuntza eta Lehen Mailako Arretako Pediatriako lekualdatze-lehiaketa: destinoak esleitzeko egunak eta epeak

Familiako Medikuntza eta Lehen Mailako Arretako Pediatriako lekualdatze-lehiaketa: destinoak esleitzeko egunak eta epeak

Osakidetzako Zuzendaritzak Euskadiko Sendagileen Sindikatuari jakinarazi dio azaroaren 18an EHAAn argitaratuko dela Familiako Medikuntza eta Lehen Mailako Arretako Pediatria espezialitateetarako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko behin-betiko esleipena. Eta gaur arratsaldean bertan, Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren aplikazioan argitaratuko dira. Erabiltzailea eta pasahitza behar dira aplikazioan sartzeko.

Beraz, lehiaketa honen oinarrietan ezartzen den bezala, epe hauek hartu behar dira kontuan:

UZTEAK

Destinoa lortzen dutenek ordura arteko lanpostua utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epean.

JABETZA HARTZEA

Oro har, esleitutako destinoan sartzeak dakarren jabetza hartzea ondoko epeetan egin beharko da:

  • Lanpostua utzi eta hurrengo hiru egunetanherri berekoak badira.
  • Bost eguneko epeanEuskal Autonomia Erkidegoan beste herri batekoa bada.
  • Hilabeteko epeanosasun zerbitzua aldatzea badakar.
  • Esleipenak jarduneko zerbitzura itzultzea badakar, lanpostuaz jabetzeko epea hilabetekoa izango da, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epeei buruzko informazio guztia prozedurako oinarrietako 9.9 artikuluan aurki daiteke, 2019ko azaroaren 27ko EHAAn argitaratuta.