Lanekoa

Ataria » Fondo Ekonomikoa: «Beste Atentzio Sozial batzuetarako»

Fondo Ekonomikoa: “Beste Atentzio Sozial batzuetarako”

2022ko abenduaren 14ko Zirkularrean argitaratu da 2022ko ekitaldiko fondo ekonomikoaren banaketa arautzeko arautegia.

Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen indarreko Akordioaren 25. artikuluan arautzen denez, 69.116,39 euroko fondo ekonomiko bat ezarrita dago “Beste Atentzio Sozial batzuetarako”.

Eskabideak zirkular hau ematen denetik (2022-12-14) aurrera egingo dira, eta Osakidetza osasun zerbitzuko ESIetako Pertsonaleko Zuzendaritzetan aurkeztuko. Eskabideak eta horiek justifikatzen dituzten agiriak aurkezteko azken eguna 2023ko urtarrilaren 31 izango da.

Informazio guztia daukazue esteka honetan: FONDO EKONOMIKOA “Beste Atentzio Sozial batzuetarako”