Lanekoa
Garapen profesionala: ezohiko deialdia
Gaur, 2021eko uztailak 8, Mahai Sektoriala izan dugu. Bertan gai bakarra zegoen gaiordenean: Garapen Profesionalaren ezohiko deialdia
Administrazioak proposatutako azken agiria aztertu ostean, eta Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren proposamen asko bertan jasoak izan arren, (esaterako, 4. mailara iritsi ahal izatea antzinatasuna soilik kontuan hartuta, ebaluaziorik gabe), ez dugu onartu Osakidetzak ez duelako kontuan izan ordainketari dagokionez eskatzen genuen atzeraeraginezko izaera.
Ikusita deialdi honek ez dituela kontuan hartzen azken bederatzi urteetan eskuratu ahal izango genituzkeen maila desberdinak, ez eta horrek dakarren kalte ekonomikoa ere, Osakidetzari eskatu diogun gutxienekoa izan da: akordioak atzeraeraginezkoa izatea. 2017. urteko epaia arteko atzeraeraginezkotasuna, alegia. Horrela profesionalek 2018ko urtarrilean kobratzen hasiko lirateke. Osakidetzak deialdia egin egingo duenez, SMEkook, koherentziaz jokatze aldera, akordio hau ez sinatzea erabaki dugu.
Eszenatoki berria irekitzen da beraz, non Garapen Profesionalaren eredua berritzeko helburuz lanean jarraituko dugun. Defendatzen ditugun osasun-langileen itxaropenak asetuko dituen eredu berri bat.