Lanekoa

Ataria » Guardiak egiten dituzten BAME, BAFE, BABE eta halakoen aparteko ordainsariak ez daude behar bezala ordainduta

Guardiak egiten dituzten BAME, BAFE, BABE eta halakoen aparteko ordainsariak ez daude behar bezala ordainduta

Euskadiko Sendagileen Sindikatukook gaiari buruzko jurisprudentzia ikertu dugu, eta falta den zati proportzionala erreklama dezakegula egiaztatu dugu

Guardiak egiten dituzten BAME (Barne Mediku Egoiliarra), BAFE (Barne Farmazeutiko Egoiliarra), BABE (Barne Biologo Egoiliarra) eta antzeko prestakuntza duten langileei ez zaizkie behar bezala ordaintzen aparteko pagak. Paga horiek sortzapena egin aurreko 6 hilabeteetan egindako guardiei dagokien zati proportzionala izan beharko lukete.

Euskadiko Sendagileen Sindikatuan gai hori aztertu dugu eta erreklamatzeko oinarri juridikoa badagoela ikusi dugu. Hala ere, epeak kontuan hartu behar dira. Izan ere, urtebeteko atzeraeraginezko epearekin zigilatutako eskaerak baino ez dira onartuko.

Euskadiko Sendagileen Sindikatukoa bazara edo partaide izan nahi baduzu zure kasua aurrera eramateko, bete ezazu izen emate orria. [HOJA DE ENCARGO ]. Ez duzu zertan bete “Letrado” dioen atala]

Eskaera bete eta sinatu ondoren, SMEren dagokion egoitzara bidal dezakezu posta arruntaren edo elektronikoaren bidez.

Jaso dugula baieztatuko dizugu, eta ahalik eta lasterren jarriko gara zurekin harremanetan jarraitu beharreko urratsen berri emateko.