Lanekoa
II. ATALA: Garapen Profesionaleko deialdi berezia
Euskadiko Sendagileen Sindikatuarekin (SME) negoziazio neketsua izan ondoren, Osakidetzak Garapen Profesionaleko deialdi berezia egingo du, eta bertan ia alegazio guztiak sartuko ditu
- 4. mailara arte, ebaluaziorik gabe, antzinatasunagatik bakarrik.
- Atzeraeraginezkoa 2019ko urtarrilera (hasiera batean 2020ko urtarrilera eskaintzen zuten).
- Gabealdirik gabe, hau da, maila batean urteetan egon beharrik gabe beste maila batera igarotzeko.
- Urteko deialdiak eta eredu berri bat negoziatzeko konpromisoa.
ESSn pozik gaude, garaipena baita. Bagenekien funtsezkoena esku-eskura geneukala bagenekien, eta epaiaren datarako atzeraeraginezkotasuna lortu nahi genuen, 2018ko urtarriletik aurrera ordaintzekoa baitzen. Izan ere, 2012tik aurrerako deialdiak bertan behera uzteak kalte ekonomiko handia ekarri baitie profesionalei. Ez geunden prest beste urte bati uko egiteko eta, horregatik, dokumentua ez sinatzea erabaki dugu, nahiz eta negoziazioaren emaitzarekin pozik egon.