Lanekoa

Ataria » Interinitate Eskaintza: Erradiodiagnostikoko FEM

Interinitate Eskaintza: Erradiodiagnostikoko FEM

Osakidetzako aldi baterako kontratazio-zerrenden webgunearen bidez Interinitate eskaintza egingo da, lanerako prest egoerakotzat jotzen diren 2021eko hurrengo kontratazio-zerrenda luzeetan dauden pertsonei zuzenduta:

  • Erradiodiagnostikoko FEM

Era berean, 2021eko kontratazio zerrenda luzeetan izena emateko eskaera egin duten baina oraindik zerrenda horietan sartuta ez dauden pertsonei ere bidaliko zaie eskaintza hau, prestakuntza espezializatua 2024. urtea baino lehen amaitu dutenei zein hurrengo egunetan amaituko dutenei.

Epea izena emateko: 2024ko uztailaren 18ko 12:00etatik 2024ko uztailaren 23ko 14:00etara.

Hautagaiek web-orrian kontsultatu ahal izango dute eskainitako bitartekoen zerrenda, izena emateko epea irekitzen den unetik aurrera.