Interinitate Eskaintza 2021eko kontratazio-zerrenda luzeetako kideentzako

Osakidetzako aldi baterako kontratazio-zerrenden webgunearen bidez Interinitate eskaintza egingo da, lanerako prest egoerakotzat jotzen diren 2021eko hurrengo kontratazio-zerrenda luzeetan dauden pertsonei zuzenduta kategoria hauetan:

  • Psikologia Klinikoko Fak. Esp. Teknikoa
  • Psikiatriako Fak. Esp. Medikoa
  • Otorrinolaringologiako Fak. Esp. Medikoa

Era berean, 2021eko kontratazio zerrenda luzeetan izena emateko eskaera egin duten baina oraindik zerrenda horietan sartuta ez dauden pertsonei ere bidaliko zaie eskaintza hau, prestakuntza espezializatua 2024. urtea baino lehen amaitu dutenei zein hurrengo egunetan amaituko dutenei.

Epea izena emateko:

  • Psikologia Klinikoko Fak. Esp. Teknikoa: 2024ko abuztuaren 20ko 12:00etatik 2024ko abuztuaren 29ko 14:00etara.
  • Psikiatriako Fak. Esp. Medikoa: 2024ko abuztuaren 21eko 12:00etatik 2024ko abuztuaren 30eko 14:00etara.
  • Otorrinolaringologiako Fak. Esp. Medikoa: 2024ko abuztuaren 22ko 12:00etatik 2024ko irailaren 2ko 14:00etara.

Hautagaiek web-orrian kontsultatu ahal izango dute eskainitako bitartekoen zerrenda, izena emateko epea irekitzen den unetik aurrera.