Lanekoa

Ataria » Interinitate eskaintza (2021eko kontratazio-zerrenda luzeak): kardiologiako FEM

Interinitate eskaintza (2021eko kontratazio-zerrenda luzeak): kardiologiako FEM

Osakidetzako aldi baterako kontratazio-zerrenden webgunearen bidez interinitate eskaintza egingo da, lanerako prest egoerakotzat jotzen diren 2021eko hurrengo kontratazio-zerrenda luzeetan dauden pertsonei zuzenduta:

  • Kardiologiako FEM

Era berean, 2021eko kontratazio zerrenda luzeetan izena emateko eskaera egin duten baina oraindik zerrenda horietan sartuta ez dauden pertsonei ere bidaliko zaie eskaintza hau, prestakuntza espezializatua 2024. urtea baino lehen amaitu dutenei zein hurrengo egunetan amaituko dutenei.

Epea izena emateko: 2024ko maiatzaren 14ko 08:00etatik 2024ko maiatzaren 20ko 08:00etara.

Hautagaiek web-orrian kontsultatu ahal izango dute eskainitako interinitateen zerrenda, izena emateko epea irekitzen den unetik aurrera.