Laboral

Ataria » EGUNERATUA 2024.05.10 | Interinitateen eskaintza: Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako FEM, 2021eko kontratazio-zerrenda luzeetan dauden pertsonei zuzenduta

EGUNERATUA 2024.05.10 | Interinitateen eskaintza: Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako FEM, 2021eko kontratazio-zerrenda luzeetan dauden pertsonei zuzenduta

Osakidetzako aldi baterako kontratazio-zerrenden webgunearen bidez bitartekotasunen eskaintza egingo da, lanerako prest egoerakotzat jotzen diren 2021eko hurrengo kontratazio-zerrenda luzeetan dauden pertsonei zuzenduta:

  • Kirurgia Ortopedikoko Eta Traumatologiako FEM

Era berean, 2021eko kontratazio zerrenda luzeetan izena emateko eskaera egin duten baina oraindik zerrenda horietan sartuta ez dauden pertsonei ere bidaliko zaie eskaintza hau, prestakuntza espezializatua 2024. urtea baino lehen amaitu dutenei zein hurrengo egunetan amaituko dutenei.

Epea izena emateko: 2024ko maiatzaren 9ko 08:00etatik 2024ko maiatzaren 14ko 14:00etara.

Hautagaiek web-orrian kontsultatu ahal izango dute eskainitako bitartekoen zerrenda, izena emateko epea irekitzen den unetik aurrera.


2024ko MAIATZAREN 10ean EGUNETATUA

Jakinarazten dizugu zabaldu egingo dela 2024ko maiatzaren 8an argitaratutako bitartekotza-eskaintza (Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako FEM).

Bilbo-Basurtuko ESIan destinoa duten hiru lanpostu gehiago sartzen dira. Beraz, bai Bilbo-Basurtuko ESIan bai Bizkaiko barrutian izena emanda dauden pertsonek (integratuta egon zein ez egon), eskaera bidali badute, berrikusi eta aldatu egin dezakete, izena emateko epea amaitu arte (2024ko maiatzaren 14ko 14:00ak arte).

Aukeratutako lehentasun-ordenan aldaketarik eginez gero, egindako azken eskaera hartuko da kontuan.