Lanekoa
Kanpoko errotazioetarako laguntzen banaketa (2024)
Gaurko datarekin argitara eman da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2024ko uztailaren 8ko Ebazpena, prestakuntza-aldian dauden egoiliarrentzat, 2024ko ekitaldiko kanpoko errotazioetarako laguntzak ematen dituena.
Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 24ko Aginduaren bidez (2024ko maiatzaren 14ko EHAA, 93. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zientzietako espezialitateetan egoiliarren prestakuntza-aldian dauden profesionalen 2024ko ekitaldiko kanpoko errotazioetarako laguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egin zen (100.000,00 euro).
Laguntzen banaketaren informazio guzti-guztia daukazue esteka honetan: kanpoko errotazioetarako laguntzak 2024
Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.