Lanekoa

Ataria » Karrera profesionala. Alarma faltsua

Karrera profesionala. Alarma faltsua

2022ko ekainaren 1ean argitaratu zen EHAAn maiatzaren 10eko 60/2022 DEKRETUA 2021eko uztailaren 8ko bileran Mahai Sektorialean lortutako Akordioa onartzen zuena (IKUSI DEKRETUA)

Argitalpen haren ondorioz, zuetariko askok galdetu diguzue ea horrek esan nahi duen karrera profesionalean “izena emateko” epea ireki dela. Erantzuna da EZ, ez baita deialdia bere horretan argitaratu.

Dena dela, jakin ezazue, horri buruzko berriak sortzen direnean, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak berehala emango dizuela informazioa gure ohiko kanalen bidez (buletinak, web orria eta sare sozialak). Are gehiago, informazio-bilera telematikoak egitea pentsatu dugu (epeak, baldintzak, etab.), SMEn afiliatuta dauden pertsonek zalantzak argitu ahal izan ditzaten.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.