Lanekoa

Ataria » Kontratazio-zerrendak 2021: onartuak eta baztertuak

Kontratazio-zerrendak 2021: onartuak eta baztertuak

Atzoko dataz argitaratu den ekainaren 16ko 504/2022 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako webgunean argitaratu dira aldi baterako kontratazioko behin-behineko zerrendak izendapen luzeen eta arlokoen zerrendak eta izendapen laburren eta arlokoen zerrendak, 2021eko abenduaren 31n eguneratuta, lanbide-talde honetakoak: A1. (Fakultatibo Medikoak eta Fakultatibo Teknikoak).

Zerrendak kontsultatzeko, identifika zaitez “Sarbidea” atalaren bidez eta begira ezazu “Deialdiaren jakinarazpenak” eremua.

Erreklamazioak egiteko epea: 2022ko uztailaren 6ra arte.

NOLA AURKEZTU ERREKLAMAZIOA

Erreklamazioa aurkezteko, horretarako prestatutako eredua erabil dezakezu, adierazitako eremuak osatuz, sinatuta eta gaitutako administrazio-erregistro batean sartuta aurkeztu beharko duzu:

  • Osakidetzan lanean ari denak bere Zerbitzu Erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu eta erregistratu dezake erreklamazioa.
  • Osakidetzan lan egiten ez duenak Osakidetzako Zerbitzu Erakundeetako Pertsonaleko edozein Zuzendaritzatan aurkez dezake.
  • Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean adierazitakoaren arabera ere aurkez daiteke ( 16.4)
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.