Lanekoa

Ataria » Kontratazio-zerrendak: behin-betiko zerrendak 2021

Kontratazio-zerrendak: behin-betiko zerrendak 2021

A1 lanbide-taldeko aldi baterako kontratazioko behin-betiko zerrendak argitaratu dira (2021eko kontratazio-zerrendak), bai izendapen luzeenak, bai laburrenak (Fakultatibo Espezialista Medikoak eta Teknikariak).

Zerrendak kontsultatzeko, sakatu esteka honetan: Kontratazio-zerrendak Kontsulta egiteko, identifika zaitez “Sarbidea” atalaren bidez eta begira ezazu “Deialdiaren jakinarazpenak” eremua.

Errekurtsoak aurkezteko epea: 2022ko azaroaren 21era arte, barne.

NOLA AURKEZTU ERREKLAMAZIOA

Erreklamazioa aurkezteko, horretarako prestatutako eredua erabil dezakezu, adierazitako eremuak betez, sinatuta eta gaitutako administrazio-erregistro batean sarrera emanda:

  • Osakidetzan lanean ari direnek dokumentazioa haien zerbitzu-erakundeetako Langile Zuzendaritzatan aurkez eta erregistra dezakete.
  • Osakidetzan lanean ari ez direnek, berriz, dokumentazioa Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako edozein Langile Zuzendaritzatan aurkez dezakete.
  • Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean adierazitakoaren arabera ere aurkez dezakete. (16.4 artikulua)

16.4 artikulua Interesdunek herri-administrazioetako organoei zuzendutako agiriak aurkeztu ahal izango dira

  1. Xede duten administrazio edo organismoaren erregistro elektronikoan, bai eta 2.1 artikuluan aipatzen diren subjektuetako edozeinen gainerako erregistro elektronikoetan ere.
  2. Posta-bulegoetan, erregelamenduz ezarritako moduan.
  3. Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
  4. Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan.
  5. Indarrean dauden xedapenek ezartzen duten beste edozein kasutan.
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.