Lanekoa

Ataria » Kontratazio-zerrendak eguneratzea eta integratzea

Kontratazio-zerrendak eguneratzea eta integratzea

Gaur, 2026ko maiatzaren 28an, 2020-21-22ko Egonkortze EPEan deitutako kategoria / lanpostu funtzionalen kontratazio-zerrendak argitaratuko dira, integratuta eta 2026ko otsailaren 27ra arte eguneratuta, hautaketa-prozedura horretako oposizio-faseari dagokion puntuazioarekin, lanbide-esperientziarekin eta egiaztatutako euskarazko hizkuntza-eskakizunekin:

  • DERMATOLOGIA MEDIKO KIRURGIKOKO ETA BENEREOLOGIAKO FEM
  • OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT
  • OSPITALEKO FARMAZIAKO FET

Era berean, Zerbitzu-erakundeen eta zentroen lehentasunak eguneratu dira, kategoria bakoitzerako argitaratutako datan.

Aldi berean, berriro argitaratzen dira hainbat kategoria/lanpostu funtzionalen zerrenda eguneratuak, antzemandako akatsak zuzendu ondoren:

  • PNEUMOLOGIAKO FEM
  • MEDIKUNTZA INTENTSIBOKO FEM
  • ODONTOLOGIAKO FT

 Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: ekainaren 29a arte, egun hori barne.

 Zerrenda eguneratuetan beren datuei buruzko akats material, egitezko edo aritmetikoren bat atzematen duten hautagaiek, ahalik eta lasterren zuzendu ahal izateko, 2021lp-lc@osakidetza.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea gomendatzen da. Gaian: EGUNERATZEA (dagokion kategoria)

 Posta electronikoa bidali aurretik, berrikusi aldi baterako kontratazioko APPan duzun egoera, etengabe eguneratzen ari baita.

 Hautemandako akatsak zuzendu ondoren, ofizioz edo zerrendetako kideek eskatuta, zerrenda eguneratuak berriro argitaratuko dira.