
Lanekoa
Kontratazio-zerrendak eguneratzea eta integratzea
Atzo, 2026ko ekainaren 24an, 2020-21-22ko Egonkortze EPEan deitutako kategoria / lanpostu funtzionalaren kontratazio-zerrendak argitaratu ziren, integratuta eta 2026ko otsailaren 27ra arte eguneratuta, hautaketa-prozedura horretako oposizio-faseari dagokion puntuazioarekin, lanbide-esperientziarekin eta egiaztatutako euskarazko hizkuntza-eskakizunekin:
- ETXEKO OSPITALIZAZIOKO FEM
Era berean, Zerbitzu-erakundeen eta zentroen lehentasunak eguneratu dira 2026eko martxoaren 15ean.
Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: 2026ko uztailaren 24ra arte, egun hori barne.
Zerrenda eguneratuetan beren datuei buruzko akats material, egitezko edo aritmetikoren bat atzematen duten hautagaiek, ahalik eta lasterren zuzendu ahal izateko, 2021lp-lc@osakidetza.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea gomendatzen da. Gaian: EGUNERATZEA (dagokion kategoria)
Posta electronikoa bidali aurretik, berrikusi aldi baterako kontratazioko APPan duzun egoera, etengabe eguneratzen ari baita.
Hautemandako akatsak zuzendu ondoren, ofizioz edo zerrendetako kideek eskatuta, zerrenda eguneratuak berriro argitaratuko dira