Lanekoa

Ataria » Aldi baterako Kontratazio-zerrendak, Lekualdatze-lehiaketak eta behin-behineko kontratuak

Aldi baterako Kontratazio-zerrendak, Lekualdatze-lehiaketak eta behin-behineko kontratuak

Osakidetzarekin bildu ostean, Aldi Baterako Kontratazio-zerrendekin, Lekualdatze-lehiaketarekin eta behin-behineko kontratuekin lotutako albisteen berri ematen dizuegu:

Aldi baterako Kontratazio-zerrendak: Osakidetzak gertatu arazo tekniko guztiak jakinarazteko eskatu du.

Osakidetzako 2021eko Aldi baterako kontratazio-zerrendak aplikatzerakoan merituak eta curriculuma eguneratzeko sortu ziren arazo teknikoak ikusita, Zuzendaritzak ziurtatu du inskripzio-aldian jasotzen dituzten zalantza guztiak argituko dituela.

Horretarako, aplikazioarekin arazorik izanez gero, posta elektroniko bidez jakinarazteko eskatzen diete hautagaiei, honako helbide honetan: 2021lp-lc@osakidetza.eus

Osakidetzako Administrazioak konpromisoa hartu du kontsulta bakoitza ahalik eta lasterren konpontzeko. Are gehiago, hautagaiak azaroaren 4a baino lehen erantzunik jasotzen ez badu ere (egun horretan bukatzen da izena emateko epea), geroago egingo duela ziurtatu dute. Erregistratutako mezu guztiak banan-banan ebatziko dira; izan ere, esan duten bezala, Osakidetza da kontratazio-zerrendetan ahalik eta profesional gehien izatea nahi duen lehena.

Arazoren bat izan baduzu, izena emateko epea amaitu zenetik denbora zuhurra igaro da eta Osakidetza ez da zurekin harremanetan jarri, jakinaraz iezaguzu. Horretarako, gogoan izan intzidentzia Osakidetzari jakinarazten diozun mezu elektronikoak inprimatu eta, behar izanez gero, guri bidali.

Lekualdatze-lehiaketa: ospitaleko espezialitateetarako deialdi berria

Osakidetzako Zuzendaritzak Euskadiko Sendagileen Sindikatuari jakinarazi dio datorren azaroaren 8an ospitaleetako espezialitateetarako Lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorraren beste deialdi bat argitaratuko duela. Azaroaren amaieran ireki nahi dute zikloa.

Euskadiko Sendagileen Sindikatutik espero dugu oraingoan epeak betetzea; izan ere, guztiok gogoratzen dugu seriotasun falta dagoela FEM Familiari eta Lehen Mailako Arretako Pediatriari zuzendutako aurreko prozesua prozesua ebazteko orduan.

Behin-behineko kontratuaz 3 urtedarametei oharra: edozein kontratu-aldaketaren aurrean, egiaztatu izendapena bitartekoa dela sinatu aurretik

Behin-behineko makina bat sendagileren hainbat kontsulta jaso ditugu, eta Osakidetza horiei deitzen ari da kontratua aldatzeko. Kasualitatea da lanpostuan 3 urte daramatzatela.

Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Neurriei buruzkoak, 10.1.c artikuluan ezartzen duenez, “aldi baterako programak ezin izango dira hiru urtetik gorakoak izan, eta Estatutu hau garatzeko ematen diren Funtzio Publikoko legeek beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango dituzte”.

Euskadiko Sendagileen Sindikatuan ez dakigu zein diren dei horien asmo zehatzak, baina ziurtatu digute (aurretiazko kontsulta eginda) profesional horiek bitarteko bihurtzea dela helburua.

Beraz, eta ziurtatzeko, interesdun guztiei gomendatzen diegu, edozein kontratu-aldaketa sinatu aurretik, berrikus dezatela eta, edozein zalantza izanez gero, Euskadiko Sendagileen Sindikatuari kontsulta diezaiotela.