
Lanekoa
Kontratazio-zerrendak: zerrendak eguneratzea eta integratzea
2026ko apirilaren 16an, 2020-21-22ko Egonkortze EPEan deitutako kategoria / lanpostu funtzionalen kontratazio-zerrendak argitaratu dira, integratuta eta 2026ko otsailaren 27ra arte eguneratuta, hautaketa-prozedura horretako oposizio-faseari dagokion puntuazioarekin, lanbide-esperientziarekin eta egiaztatutako euskarazko hizkuntza-eskakizunekin:
- ALERGOLOGIAKO FEM
- ANESTESIOLOGIAKO ETA BIZKORKETAKO FEM
- DIGESTIO APARATUKO FEM
- KARDIOLOGIAKO FEM
- KIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO APARATUKO FEM
- KIRURGIA KARDIOBASKULARREKO FEM
- AHOKO ETA AURPEGI-MASAILETAKO KIRURGIAKO FEM
Era berean, Zerbitzu-erakundeen eta zentroen lehentasunak eguneratu dira 2026eko martxoaren 15ean.
Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: maiatzaren 18 arte, egun hori barne.
Zerrenda eguneratuetan beren datuei buruzko akats material, egitezko edo aritmetikoren bat atzematen duten hautagaiek, ahalik eta lasterren zuzendu ahal izateko, 2021lp-lc@osakidetza.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea gomendatzen da. Gaian: EGUNERATZEA (dagokion kategoria)
Posta electronikoa bidali aurretik, berrikusi aldi baterako kontratazioko APPan duzun egoera, etengabe eguneratzen ari baita.
Hautemandako akatsak zuzendu ondoren, ofizioz edo zerrendetako kideek eskatuta, zerrenda eguneratuak berriro argitaratuko dira.