Lanekoa

Ataria » Kontratazio-zerrendak: zerrendak eguneratzea eta integratzea

Kontratazio-zerrendak: zerrendak eguneratzea eta integratzea

2026ko apirilaren 24an, 2020-21-22ko Egonkortze EPEan deitutako kategoria / lanpostu funtzionalen kontratazio-zerrendak argitaratu dira, integratuta eta 2026ko otsailaren 27ra arte eguneratuta, hautaketa-prozedura horretako oposizio-faseari dagokion puntuazioarekin, lanbide-esperientziarekin eta egiaztatutako euskarazko hizkuntza-eskakizunekin:

  • LANEKO MEDIKUNTZAKO FEM
  • MEDIKUNTZA NUKLEARREKO FEM
  • MEDIKUNTZA FISIKOKO ETA ERREHABILITAZIOKO FEM
  • ERREUMATOLOGIAKO FEM
  • ERRADIOTERAPIA ONKOLOGIKOKO FEM
  • HAUR PSIKIATRIAKO FEM

Era berean, Zerbitzu-erakundeen eta zentroen lehentasunak eguneratu dira 2026eko martxoaren 15ean.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: maiatzaren 25 arte, egun hori barne.

Zerrenda eguneratuetan beren datuei buruzko akats material, egitezko edo aritmetikoren bat atzematen duten hautagaiek, ahalik eta lasterren zuzendu ahal izateko, 2021lp-lc@osakidetza.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea gomendatzen da. Gaian: EGUNERATZEA (dagokion kategoria)

Posta electronikoa bidali aurretik, berrikusi aldi baterako kontratazioko APPan duzun egoera, etengabe eguneratzen ari baita.

Hautemandako akatsak zuzendu ondoren, ofizioz edo zerrendetako kideek eskatuta, zerrenda eguneratuak berriro argitaratuko dira.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.