
Lanekoa
Kontratazio-zerrendak: zerrendak eguneratzea eta integratzea
2026ko apirilaren 30ean, 2020-21-22ko Egonkortze LEPan deitutako kategoria / lanpostu funtzionalen kontratazio-zerrendak argitaratu ziren, integratuta eta 2026ko otsailaren 27ra arte eguneratuta, hautaketa-prozedura horretako oposizio-faseari dagokion puntuazioarekin, lanbide-esperientziarekin eta egiaztatutako euskarazko hizkuntza-eskakizunekin:
- NEUROKIRURGIAKO FEM
- KIRURGIA ORTOPEDIKOKO ETA TRAUMATOLOGIAKO FEM
- PREBENTZIO MEDIKUNTZAKO ETA OSASUN PUBLIKOKO FEM
- PNEUMOLOGIAKO FEM
- NEUROLOGIAKO FEM
Era berean, Zerbitzu-erakundeen eta zentroen lehentasunak eguneratu dira 2026eko martxoaren 15ean.
Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea: ekainaren 1a arte, egun hori barne.
Zerrenda eguneratuetan beren datuei buruzko akats material, egitezko edo aritmetikoren bat atzematen duten hautagaiek, ahalik eta lasterren zuzendu ahal izateko, 2021lp-lc@osakidetza.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea gomendatzen da. Gaian: EGUNERATZEA (dagokion kategoria).
Posta electronikoa bidali aurretik, berrikusi aldi baterako kontratazioko APPan duzun egoera, etengabe eguneratzen ari baita.
Hautemandako akatsak zuzendu ondoren, ofizioz edo zerrendetako kideek eskatuta, zerrenda eguneratuak berriro argitaratuko dira.