Lanekoa

Ataria » Lanbide-garapena, 2022: onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko da

Lanbide-garapena, 2022: onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko da

Lanbide Garapeneko ohiko deialdiaren ebazpen-prozesuaren barruan, aurreikusten da gaur argitaratuko dela Osakidetzaren intranetean eta web-orrian 1162/2023 EBAZPENA, ekainaren 19ko 1184/2023 Ebazpenaren bidez argitaratutako garapen profesionaleko deialdi arruntean onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzeko agintzen duena

Interesdunek informazio gehiago eskuratu ahal izango dute Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren garapen profesionaleko aplikazio informatikoan, helbide honetan: https://lanbidegarapena.osakidetza.eus

Aplikazio informatikoa irailaren 13tik aurrera kontsulta daiteke. Oraingoz, informazioa esteka honetan bilatu: Lanbide Garapena ohiko deialdia

Hamar egun balioduneko epea ematen da erreklamazioak aurkezteko eta eskabidea zuzentzeko, ebazpen hau Osakidetzaren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horregatik, erreklamazio-epea 2023ko irailaren 13tik 26ra bitartekoa izango da, biak barne.

Erreklamazioak Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko ditu.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.