
Lanekoa
Lanbide Garapena 2025: oharra
Ostegunean informazio-ohar hau argitaratu zen, bai Intraneten, bai Osakidetzako webgunean, 2025eko ekitaldiko Lanbide-garapeneko deialdiaren autoebaluazio-formularioekin izandako gorabehera teknikoa ebazteari buruz.
Oharra:
Autoebaluazio-formularioko eremu guztiak behar bezala ikustea eragozten zuen gorabehera informatikoa erabat konpondu ondoren, autoebaluazio hori eman zutenei jakinarazten zaie, nahi izanez gero, autoebaluazio hori itzultzeko eska dezaketela, orduan eskuragarri ez zeuden atalak osatu ahal izateko. Horretarako, mezu elektroniko bat idatzi behar dute lanbide.garapena@osakidetza.eus helbidera, izen-abizenak eta langile-zenbakia argi eta garbi adieraziz.
Egun hauetan autoebaluazioa betetzen ari direnentzat, amaitu eta bidali aurretik berrikustea gomendatzen dugu, autoebaluazioa osatzen duten atal guztiak ikusgai dituztela egiaztatzeko.
Azkenik, garrantzitsua da adieraztea, aurreko deialdietan bezala, autoebaluazioa aukerakoa dela, ez nahitaezkoa, eta autoebaluazioa ez betetzea erabakitzen dutenek ez dutela ezer egin behar aplikazioan, hura gabe ere prozedurak aurrera jarraituko baitu.